Zuzeneko arteak sustatzeko programa bat abiatu du Musika Bulegoak
Musika Bulegoak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sustatzeko Zuzendaritzarekin elkarlanean, zuzeneko arteen zirkuitu berezi bat antolatu du, sortzaileei covid-19aren pandemiak eragindako kaltea arintzen laguntzeko.
Urriaren 25era arteko epea dute parte hartu nahi duten sortzaileek (musika, antzerkia, zirkua, dantza, etab.) izena emateko, antolatzaileek ezarritako baldintzak betetzen badituzte (konpainia profesionalak izan behar dira eta egoitza fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar dute, besteak beste), proposamen horiek Sarea elkarteko eta Musika Bulegoko kide diren aretoei helaraziko dizkie Musika Bulegoak berak.
Gero, espazio horiek urriaren 30era arteko epea izango dute ekimenean izena eman duten taldeen artean programatu nahi dituztenak aukeratzeko, eta Musika Bulegoak emanaldien kostuaren % 80ra arteko diru laguntza emango dio espazioari, programazioa bultzatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Bruce Springsteenek ICE Minneapolisen zabaltzen ari den indarkeriaren kontrako abestia argitaratu du
Streets of Minneapolis bi egunean idatzi eta grabatu du New Jerseyko musikariak, “hiria suntsitzen ari den Estatu-izuaren” aurrean, eta “bizilagun migratzaile errugabeei eta Alex Pretti eta Renee Goodi”, AEBko Immigrazio Kontrolerako eta Aduanetarako Zerbitzuaren esku hildako herritarrei, eskaini die.
Neil Youngek bere musika doan jarri du groenlandiarren eskura
Kanadar musikariak bere katalogoa Amazon Music plataformatik aterako duela ere iragarri du, eta kantu horiek eta hainbat film Groenlandiako herritarrei urririk lagatzea erabaki du, AEBren anexio mehatxuaren aurrean.
Elkar argitaletxea zigortu dute, Hertzainak taldearen kantuak baimenik gabe ustiatzeagatik
Donostiako merkataritza epaitegi batek 21.473,05 euroko kalte-ordaina aitortu die taldeko hiru kideri, “kalte ekonomiko eta moralagatik”. Epaia ez da irmoa, eta helegitea aurkez daiteke Gipuzkoako Auzitegian.
Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran
Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita".
Abian da Euskal Herriko Orkestra Barrokoa
Euskal Herriko eta kanpoko musikariez zein musika barrokoaren interpretazioan formatzen ari diren gazteez osatuta dago taldea. Otsailaren 26an Arriaga antzokian (Bilbo) eta otsailaren 28an Kursaalen (Donostia), "Masquarade" ikuskizuna aurkeztuko dute. Enrike Solinis zuzendari artistikoak gidatuta, entsegu irekia egin dute Galdakaoko Torrezabal kultur etxean.
Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”
Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek. Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.
Soziedad Alkoholika eta The Toy Dolls, Bonus Track Durangoko jaialdian
Landako Guneak jaialdiaren bigarren edizioa hartuko du apirilaren 18an, eta oholtza gainean izango dira Segismundo Toxicómano, Kaos Urbano, Kaotiko, Josetxu Piperrak, Juantxo Skalari, El Último Ke Zierre, Manifa, Alfredo Piedrafita, Dinamita eta Disolventex.
ABAOk “Werther” Jules Masseneten opera taularatuko du urtea hasteko
Celso Albelo, Annalisa Stroppa, Lucía Iglesias eta Angel Odena izango dira frantziar erromantizismoaren lan gailenaren lau emanaldiotako (urtarrilak 17, 20, 23 eta 26, Euskaldunan) protagonistak.
Euskadiko Orkestrak Strauss, Brahms eta Arriaga interpretatuko ditu denboraldiko bosgarren programan
Rachel Willis-Sorensen sopranoa eta Jaime Martin flauta-jotzaile eta zuzendaria izango ditu lagun euskal orkestrak urtarrilaren 12tik 16ra Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egingo dituen emanaldietan.
Hamar urte David Bowie gabe
“Kameleoia” duela hamar urte zendu zen, ondare gaitz eta pizgarria utzita.