Fito & Fitipaldis taldeak San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak agortu dira
Fito & Fitipaldis taldeak 2022ko ekainaren 11n Bilboko San Mames futbol zelaian eskainiko duen kontzerturako sarrera guztiak agortu dira, taldeak astelehen honetan sarean jakitera eman duenez. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatu du kontzertua.
'Cada vez cadaver' biraren baitan dagoen kontzerturako sarrerak ostiralean jarri ziren salgai, azaroaren 12an, 30 eta 45 euro arteko prezioekin (gehi kudeaketa gastuak). San Mamesek 45.000 pertsonentzako edukiera dauka, eta Morgan taldea izango da gonbidatua.
Bizkaiko Aldundiak, San Mames Barria sozietateko erakunde bazkide gisa, futbol zelaiaren erabilera utziko du kontzertua egiteko, 2017an Guns N' Roses taldearekin eta 2018ko MTV Bizkaia Music Week jaialdian Berri Txarrak, Crystal Fighters eta Muse taldeekin egin zuen bezala.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko