Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Gutizia" diskoa kaleratu dute Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak

Txistua eta orkestra uztartzen ditu "Gutizia" diskoak. Jada eskuragarri dago saltoki nagusietan eta plataforma digitaletan.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoa.

Garikoitz Mendizabalek eta Euskadiko Orkestrak disko berri bat kaleratu dute: Gutizia. Txistua eta orkestra sinfonikoa uztartzearen emaitza da diskoa; lan horrek jatorri desberdineko bederatzi lan eta 84 minutuko musika biltzen ditu. Pieza batzuk berriki idatziak dira; besteak, bertsio berri gisa aurkeztu dituzte.

Joan den otsailean Miramonen aritu ziren obra-sorta grabatzen Mendizabal eta Euskadiko Orkestra, eta ondorengo hedapena prestatzen. Lan hau Orpheus Classical zigilupean argitaratu dute, eta jada eskuragarri dago saltoki nagusietan eta plataforma digitaletan (Spotify, Itunes)...

Bilboko Txistulari Bandaren zuzendaria da Mendizabal. Gutizia-ri buruz honakoa dio: "Etorkizunean izango diren txistulariei utzi nahi nieke orkestra handi batez lagundurik jotzeko aukera eta material gehiago. Euskal kulturaren nazioartekotze-prozesuan tresna eta baliabide ezin hobea izan daitekeela sinetsita nago".

Mendizabal eta Euskadiko Orkestra ez ezik, lankidetzan ibili dira Naroa Intxausti sopranoa, Francisco Escudero Kontserbatorioko Haur Abesbatza, Jaume Santonja orkestra-zuzendaria, eta Iñaki Telleria eta Marc Blanes ere, produkzioan eta soinuan.

Zure interesekoa izan daiteke

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara eta estatubatuarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu, Grammy saria jasotzerakoan: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan zen: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”:  Beste mezu batzuek ere salatu zuten Trump etorkinekin eta protestatzen ari direnekin egiten ari dena.

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X