Ignacio Arakistain: "Handienek soilik dute denbora mespretxatzeko boterea"
Ignacio Arakistain Agirre musikariak (Azpeitia, 1998) Donostiako Orfeoia-Musikene saria jaso berri du, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegian organoko goi mailako ikasketak kalifikazio gorenekin bukatu eta gero Valentin Larrea Iturbe (1876-1970) musikariaren lan eta bizitzaren berreskurapen bidean gradu amaierako ikerketa lana egiteagatik.
Idatzian, Arakistainek Valentin Larrea Iruñera aldatu zen gabiriar musikariaren lanari eta bizitzari begiratu die, Larrea zenaren senideak haren lana berreskuratzeko egiten ari diren lanak akuilatuta: "Larrearen bizitzaren puzzlea osatzen saiatu naiz, eta, lana nire instrumentuarekin lotuz, Valentinen organorako lana modu analitikoan aztertu dut", azaldu du Arakistainek.
Luzeago hitz egin dugu berarekin.
Zorionak sariagatik, Ignacio. Zer aldarterekin jaso duzu?
Aitormen eta ohore gisa jaso dut VI. Donostiako Orfeoia-Musikene saria. Musikenen gradua ikasten duen ikasle orok ikerlan bat egin behar izaten du ikasketa horiek amaitu aurretik. Nire kasuan, eta ohikoak diren instrumentuari edo errepertorioari buruzko aferak alde batera utzita, euskal musikaren ondarea berreskuratzen saiatu naiz, Valentin Larrea Iturbe (1876-1970) musikari gabiriarraren bizitza eta obra aztertuz.
Musikaria eta euskalduna naizen heinean, gure herriko iraganeko artista eta sortzaileen lana berreskuratzeko eta zabaltzeko konpromiso estua sentitzen dut, eta euskal kulturaren ekosisteman ezinbesteko izan behar luketen bi instituzio hauengandik saria jasotzeak asko pozten nau eta bultzadatzat hartzen dut, ikertzen jarraitzeko.
Zerk jarri zintuen Valentin Larrearen lorratzean?
Hasiera batean, neuk ere nire instrumentuari buruzko zerbait ikertzea pentsatzen nuen. Organista naiz, pianista izateaz gain, baina egun batean Esteban Elizondo musikari donostiarraren mezu bat jaso nuen, eta bertan bi emakumeren mezua birbidali zidan. Han irakurri nuenez, Valentin Larrea delako baten bilobetako bi ziren emakumeok (Elena eta Maite Berazadi Larrea), eta aitonak organorako idatzitako musika argitara ateratzea nahi zuten, 2019an martxan jarritako proiektu bati jarraipena eman nahian.
Elizondok pentsatu zuen niretzat interesgarria izan zitekeela proiektua, eta halaxe jarri nintzen lehen aldiz kontaktuan Larrearen familiartekoekin. 2020ko neguko arratsalde batean eginiko bilkuran garbi ikusi nuen nire lanak beraien aitonarekin zerikusia izan behar zuela. Bi biloben begietan ikusitako ilusioak eta berreskurapen lana aurrera eraman ahal izateko zuten grinak erabat konbentzitu ninduten.
Bilera hartatik irten eta etxera iritsi bezain pronto, Elenak eta Maitek utzitako aitonaren partiturak pianoaren atrilean jarri, eta tinta beltzez paperean islatuta zegoen hark zer soinu zuen entzun nahi izan nuen. Musika erakargarria eta fina iruditu zitzaidan lehen momentutik.
Nolakoa izan da dokumentazio lana?
Hainbat estrategia eta ikerketa iturri izan ditut lanari aurre egiteko orduan. Alde batetik, hemeroteka eta artxibo historikoak ezinbestekoak izan zaizkit. Garaiko prentsan, El Eco de Navarra egunkarian batik bat, agertutako albiste eta txatalek erakutsi didate Valentin Larreak eskolak ematen zituela Txapitela kaleko bere etxean, esaterako.
Bestalde, familiak erabateko laguntza eman dit. Beraien oroitzapenak, dokumentuak eta erabilgarria izan zitekeen edozer jarri didate mahai gainean, etxean zuten guztia: dominak, diplomak, argazkiak, partiturak…
Azkenik, elkarrizketa hainbat ere egin ditut, Larrearen pianorako musikarekin hainbat kontzertu interpretatu dituen Itxaso Aristizabal irundarrarekin, esaterako.
Nola azalduko zenioke irakurleari zelako musika konposatzen zuen Larreak?
Valentin Larrearen katalogoak ehun bat obra jasotzen ditu. Hainbat instrumenturentzat idatzi zuen (pianoa, organoa, txistua, etab.), baita hari orkestrentzat edota txistu bandentzat. Oraindik lan handia dago haren obra osoa ezagutzera emateko.
Garaiko musika da Larreak sortutakoa. XIX. mendearen amaierako korronte nazionalistan koka dezakegu Madrilen ikasketak egin zituen artistaren musika: melodia sentitu eta gozoak, doinu popularren moldaketa berriak, harmonia erromantikoa…
Ugariak dira musika horren ezaugarriak, eta merezi duela iruditzen zait, garaiaren ikuskera zabala eskaintzen baitigu. 88 urte zituenean, Valentinek konposatzen jarraitzen zuen; langile borrokatua izan zen, ezbairik gabe.
Zer dela eta ez du jaso Larreak zure ustez merezi duen tamainako aitorpena?
Oso zaila da historiaren galbahea gainditzea. Handienek soilik dute denbora mespretxatzeko boterea. Bach, Mozart, Mahler eta beste hainbat dira maisu hilezkor horietako zenbait. Horiez gain, ehunka musikari eta artista on jan ditu urteen igaroak.
Norbaitek ez badu zaintzen ondarea bere osotasunean, gutxitzen eta mehetzen joaten da. Istantaren aroan bizi gara, eta gaurkoa jada modaz pasa den garaiotan, etorriko den berritasunaren zain gaude beti, berau noiz eta nola arbuiatu eta ezeztatuko dugun pentsatuz. Tristea da, baina gizarteak ez du begirunerik iraganarekin.
Musikenen ikasketak bukatuta, Vienara joango zara orain masterra ikastera. Zertaz dihardu? Zeren bila zoaz bertara?
Bi urtez egongo naiz Vienan. Hango instituzio garrantzitsu batean, Musika eta Arte Eszenikoen Unibertsitatean, gauzatuko ditut nire masterreko ikasketak, Pier Damiano Peretti irakaslearekin batera.
Ekainean izan nintzen bertan, eta izugarri gustatu zitzaidan hiria eta bertan arnasten den musikarekiko kariñoa. Austrian bizitzea izugarrizko aukera iruditzen zait: bertako orkestrak entzuteko aukera izatea, herrialde eta pentsaera desberdinetako musikariak ezagutzea, nire musika ikasketak zabaltzen jarraitzea… Gogotsu nago, zinez.
Ikasketez haraindi, baduzu beste proiektu musikalik esku artean?
Betidanik izan naiz nahiko saltseroa, Azpeitiko kultur bizitzan parte hartu izan dut modu etengabean.
Azken urteotan, kolaborazio estuak garatu ditut zenbait musikarirekin, Garazi Navas akordeoilariarekin eta Peio Irigoyen txistulariarekin, esaterako. Azken honekin abenduan Deban eta Azkoitian eginiko grabazio batzuk argitaratzear gaude.
Vienara noa, baina ez naiz % 100ean joango. Euskal Herrian kontzertuak eskaintzen jarraitzea eta beste kultur eragile batzuekin lanean jarraitzea gustatuko litzaidake. Ea hala den.
Zure interesekoa izan daiteke
Dolly Parton hil da, country musikaren izar ospetsua
Abeslari eta konpositore estatubatuarra 80 urte zituela hil da. Azken hilabeteetan gaixorik ibili zen eta kontzertu batzuk bertan behera utzi zituen.
Zea Mays, Leire Martinez, Bebe, M-Clan... Aste Nagusiko kontzertu guztiak
Aste Nagusiak musikaz beteko du Bilbo aste osoan zehar, hiriko hainbat agertokitan banatutako kontzertu-programazio zabalarekin. Hauek dira jaietako musika-eskaintzaz gozatzeko emanaldi eta ordutegi nagusiak.
ETS taldeak dantzan jarriko du gaur Bilbo, Europa parkeko kontzertuen lehen gauean
Hitzordua 00:00etan da, Europa Parkean. Horrez gain, beste musika proposamen batzuk ere izango dira, besteak beste, Bilboko Udal Bandaren emanaldia, Serafin Zubirirekin batera, 23:30ean, Abandoibarran.
Leire Martinezek 13.000 lagun bildu ditu Abandoibarran, gau ahaztezin batean
Abeslari donostiarrak bere bakarkako ibilbidearen lehen lana aurkeztu du Aste Nagusian: “Historias de aquella niña”. Emozioz eta nostalgiarako tartez betetako kontzertua izan da, aro berri bati ekiteko.
Zea Maysek jendetza bildu du Abandoibarran rock doinuekin
Elektrizitatea abestiak jendea saltoka eta kantuan jarri du, gaueko unerik txalotuenetako batean. Kontzertuak Francis Diez Doctor Deseo taldeko abeslariaren parte-hartzea izan du, eta elkarrekin abestu dute Corazón de tango abestia.
ETSk Bilbon emango duen kontzertua abuztuaren 25era aurreratu dute, ikuskizunetako teknikarien greba dela eta
Hasiera batean abuztuaren 26rako aurreikusita zegoen En Tol Sarmiento taldearen kontzertua datorren asteartean izango da azkenean, taldeak eta Bilboko Udalak aldaketa adostu ostean.
Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko
Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.
Juan Diego Florez tenor perutarraren emanaldia eta 9 ikuskizun Donostiako Musika Hamabostaldia abiatzeko
Gaur hasi eta abuztuaren 30era arte, 60 kontzertu baino gehiago izango dira Kursaalen, Victoria Eugenian eta Tabakaleran. Ikuskizun aipagarrien artean, "Arriaga harrigarria", Arriagaren heriotzaren bigarren mendeurrena gogoratuko duen kontzertua, eta Natxo de Felipek agertokietara egingo duen itzulera, Arantzazun izango den emanaldiarekin.
Zita bikoitza etxean
“Tantas cosas que contar” Amaia Montero abeslaria La Oreja de Van Gogh taldera itzuli izana ospatzen duen bira Donostiara iritsiko da asteburuan. Iluben, Donostia Arenan, dago jarrita hitzordua, ostiral-larunbatetarako.
Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin
Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.