Kontzertua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juan Luis Guerrak kontzertua eskainiko du uztailaren 7an BECen

Barakaldoko erakustazokak dominikar artista mitikoaren eta 4.40 bere taldearen emanaldia hartuko du. Sarrerak otsailaren 21ean jarriko dituzte salgai.
Juan Luis Guerra dominikar musikaria

Juan Luis Guerrak "Entre Mar y Palmeras 2022" diskoa, bere kantu ezagunenen zuzeneko bertsioaren bilduma, aurkezteko egingo duen bira BECera iritsiko da uztailaren 7an, ostegunarekin, martxoaren 5ean Houstonen (AEB) hasi, eta, besteak beste, Miami, Chicago eta Puerto Rico igaro eta gero.  

Barakaldoko kontzerturako sarrerak otsailaren 21ean jarriko dituzte salgai, 10:00etan, lasttour.org eta seetickets.com/es webguneetan.

Kantu zerrendan ez dira faltako "Rosalía", "El Farolito", "Visa Para un Sueño", "La Bilirrubina", "El Niágara en Bicicleta", "Las Avispas", "A Pedir Su Mano", "Kitipun" eta "Pambiche de Novia" ospetsuak, esaterako: merenguea, bachata, salsa, boleroa, afro-popa, jazza, baita rock-and-rolla eta gospela ere.

Juan Luis Guerra artista latino arrakastatsuenetakoa da nazioarte mailan. Dominikar kantari, konpositore, letragile eta ekoizleak 70 milioi disko saldu ditu mundu osoan, eta sari andana bat jaso du, hala nola 21 Grammy Latino.

Kontzertuak Radio Euskadiren babesa du.

Albiste gehiago musika

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Etzakit taldea agertokietara itzuliko da: 'Lauak berriro elkartzea polita iruditzen zitzaigun'

Lehen kontzertua eman eta zehatz-mehatz 31 urtera –taldearen lehen emanaldia 1995eko Errege bezperan izan zen–, Etzakit hernaniar triki pop taldea agertokira itzuliko da, 2026ko urtarrilaren 5ean, Oialume dantzalekuan, “etxean”.  Xabier Solano (trikitia eta ahotsa), Jon Mari Beasain (gitarra), Aitor Zabaleta (baxua) eta Ander Barrenetxea (bateria) batera oholtzaratuko dira berriz, 2003an taldearen ibilbidea amaitutzat eman eta gero, Etzakit (Elkar, 1998) eta Goiz edo noiz? (Elkar, 2000) diskoetan bildu zituzten kantuak berreskuratzeko.

Gehiago kargatu