El Drogasek bira batekin ospatuko du Barricadaren 40. urtebetetzea
Barricada talde historikoak 1982ko apirilaren 18an eskaini zuen bere lehen kontzertua, Iruñean, Txantrea auzoko plazan. 40 urte geroago, Enrique Villarreal El Drogas-ek, taldeko baxu-jotzaile eta abeslariak, Barricadaren kantuez soilik osatutako zortzi kontzertuko bira iragarri du.
Emanaldi sorta Zentral Iruñeko aretoan abiatuko da, hitzordu bikoitzarekin, apirilaren 29 eta 30ean, eta maiatzaren 14an Bilbora iritsiko da. Sarrerak salgai daude, 23,5 euroko prezioan.
"El Drogas - Barricada 40" bira Santiagora, Valentziara, Madrilera, Bartzelonara eta Zaragozara ere joango da.
Halaber, Barricadaren kantuekin egingo duen biraz gain, Villarrealek martxa betean jarraitzen du bere musika jardueran, bira akustiko baten erdian. Laster, kontzertuak eskainiko ditu Altsasun (otsailak 25), Cascanten (otsailak 26), Noainen (martxoak 4), Caparroson (martxoak 5), Azpeitian (martxoak 19), Areatzan (martxoak 26)…
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko