Fair Saturdy
Gorde
Kendu nire zerrendatik

2.500 artista baino gehiago azaroaren 25ean Bilbon, Fair Saturday irekitzeko kontzertuan

Bilboko Udal Bandak musikaren historiako abesti ezagunak joko ditu, Gatiburekin, Kalakanekin, Marenekin, Afrika Bibangekin eta beste hainbat gonbidaturekin batera.
Azaroaren 25ean izango da Fair Saturdayko kontzertua, Bilbao Arenan
Azaroaren 25ean izango da Fair Saturdayko kontzertua, Bilbao Arenan

Azaroaren 25ean, Fair Saturday ekitaldia irekitzeko jaia izango da Bilbon, kontzertu erraldoi bat: Bilboko Udal Banda eta 2.500 laguneko abesbatza musikaren historiako abesti ezagunak jotzen, hainbat gonbidaturekin batera, hala nola Gatibu, Kalakan, Maren eta Afrika Bibang.

Bi ordu baino gehiagoko ikuskizunaren zuzendaria Jose R. Pascual-Vilaplana izango da, Iñaki Irastorza eszena, argi eta argazki zuzendariaren laguntzaz.

Urtero bezala, Fair Saturdayren irekiera gala azaroaren azken ostiralean, hilak 25, egingo dute Bilbao Arenan, 20:00etan.

Sarrerak ekimenaren webgunearen bidez salduko dira. 15 eta 40 euro arteko prezioan. 6.000 pertsonarentzako tokia egongo da, eta EITBk grabatuko du, Gabonetan emateko.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X