Beroa eta lagun zaharrak, Azkena Rock Festivalen hasieran
Azkena Rock Festival eta azkenatarrak berriz batu dira, koronabirusak eragindako bi urteko itxaronaldiaren ondoren. Tenperatura altuek markatutako jardunaldian, Mendizabalara gerturatutako rockzale kopurua 2019ko lehen egunekoa baino handiagoa izan zen, 17.000 pertsona.
Bertaratutakoek Morgan Wade amerikar countryaren ahots berriaz gozatzeko aukera izan zuten, baita Hiss Goden Messengerren folk eta americanaz eta Fu Manchuren distortsio akonposatuez ere.
The Offspring punk melodikoko talde mitikoak bere kantu klasikoak bota zituen, eta The Toy Dollsen jaiarekin bukatu zen gaua.
Gaur, ostirala, musikak (eta beroak) jarraituko du, eta, besteak beste, hiru agertokietara igoko dira Jerry Cantrell, Adia Victoria, Drive-by Truckers, Social Distortion, The Afghan Whigs, Soziedad Alkoholika eta Delirium Tremens.
Lehenago, 13:30ean, Alexis Evansek joko du Andre Maria Zuriaren plazan eguerdiko ohiko kontzertuan, bihar, larunbatez, Theo Lawrence and The Possums taldeak erabiliko duen agertokian. Kim Lenz zegoen biharko iragarrita, baina gaixotasun batek ez dio Gasteizera etortzen utziko.
2023ko Azkena
Jaialdiak 2023rako datak iragarri ditu, eta hiru eguneko iraupena izango du berriz ere datorren urtean. Ohi denez, edizio horretarako lehen bonuak jarri dituzte salgai Mendizabalan prezio berezian eta opari sorta bat ere hartzeko aukerarekin.
Hau gelditzen da oraindik Azkena Rock Festivalen.
Ostirala, ekainak 17
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 ALEXIS EVANS
17:00 Ate irekiera
GOD
17:30 THE FAITHLESS
19:15 JERRY CANTRELL
21:50 AFGHAN WHIGS
00:40 SOCIAL DISTORTION
RESPECT
18:20 SURFBORT
20:30 DRIVE-BY TRUCKERS
23:15 SOZIEDAD ALKOHOLIKA
02:05 LIFE OF AGONY
LOVE
18:00 NUKORE
19:15 ADIA VICTORIA
20:45 MAD SIN
22:15 DELIRIUM TREMENS
01:50 ILEGALES
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
18:45 LOVESICK DUO
21:15 NEGRA CUCARACHA TERRORFOLK
23:15 LA PERRA BLANCO
01:00 KILINGONZ
03:10 RUNAWAY LOVERS DJS
04:55 TITO RAMONE
Rat Hole
02:15 WENDY PELAYO
04:15 ALEX DBDB
Larunbata, ekainak 18
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 THEO LAWRENCE AND THE POSSUMS
17:00 Ate irekiera
GOD
17:30 WICKED WIZZARD
19:15 ISRAEL NASH
21:35 PATTI SMITH
00:25 SUZI QUATRO
RESPECT
18:20 DEWOLFF
20:20 EMMYLOU HARRIS
23:10 BLACK MOUNTAIN
01:45 MICHAEL MONROE
LOVE
18:00 JOSEBA IRAZOKI ETA LAGUNAK
19:30 VULK
20:50 RYLEY WALKER
23:00 ROBYN HITHCOCK Y LOS DEL HUEVOS BAND
01:00 DANIEL ROMANO'S OUTFIT
TRASHVILLE
Trashville A Go-Go!
19:00 TIBURONA
21:45 MESSER CHUPS
00:00 OH! GUNQUIT
02:00 SUICIDE GENERATION
03:15 ESTRELLA ELECTRÓNICA
04:55 ZOMBIERELLA
Rat Hole
02:15 ADRIÁN VS. SANTO
04:15 CHERIES DJs
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.