Filma
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Berpiztu" dokumentalak Kepa Junkeraren obra eta sortzeko grina erakutsiko ditu

Fermin Aioren film luze dokumentalak EITBren parte-hartzea du, eta udazkenean iritsiko da zinema aretoetara, liburu bat lagun.
"Berpiztu"
"Berpiztu"

Berpiztu Fermin Aioren film luze dokumentalak eta udazkenean argitaratuko den izen bereko liburuak Kepa Junkera trikitilari ezagunaren memoria eta lana berreskuratuko dituzte, bilbotar musikariaren ibilbidea 2018an iktus bat izan ondoren tupustean eten eta gero.

Junkerak liburu bat prestatu du, bere ibilbide osoa bilduko duena eta Junkerak sorkuntza kolektibo gisa ulertzen duena. Hain zuzen ere, proiektuarekin bat egitera gonbidatu ditu bere ibilbidean zehar berarekin kolaboratu duten artista guztiak: poetak, idazleak, argazkilariak, margolariak, ilustratzaileak eta abar.

Orain, Berpiztu EITBren parte-hartzea duen pelikulak prozesu hori guztia erakutsiko du: 40 urteko ibilbidean 30 disko eta 100 kolaborazio baino gehiago utzi dituen musikariaren obra eta, osasun arazoen ondorioz hori egun batetik bestera eten eta gero, bi urteko errehabilitazio saioak, "gorputzaren mugikortasuna berreskuratzeko, hitz egiten ikasteko, eskuak mugitzeko, jateko, bizitzen jarraitzeko. Kepak bizitzen jarraitzen duelako, sortzen jarraitzen duelako, artearekin hunkitzen, musikarekin, poesiarekin, pinturarekin, argazkigintzarekin", proiektuaren arduradunek azaldu dutenez.

Fermin Aio zuzendariaren hitzetan, Berpiztu ez da soilik kultura ondarearen babesa aldarrikatzen duen dokumental bat: "Filmak musikariaren egungo errealitatea erakusten du, bere ondare aparta bizirik eusteko borrokan".

Besteak beste, Junkeraren adiskide hauen lekukotasunak bildu dituzte filmerako: Ara Malikian, Santiago Auseron, Pablo Milanes, Pedro Guerra, Estrella Morente, Dulce Pontes, Joseba Tapia, Ibon Koteron, Motriku eta Sorgiñak taldea.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X