Abuztuak 5 eta 6
Gorde
Kendu nire zerrendatik

FestiLasai jaialdiak giroa piztuko du Biarritzen musikaren eta skatearen bidez

Willis Drummond, Sega Sound Killers, ASM eta David Cairol, besteak beste, arituko dira jaialdian abuztuaren 5ean eta 6an.
Willis Drummond, Australian 2020ko biran
Willis Drummond, Australian 2020ko biran

Giro ona, skatea, jan-edana eta, esan gabe doa, musika eskainiko ditu hamaseigarrenez ostiral-larunbatean arratsaldeko seietatik goizaldeko ordu bietara FestiLasai Biarritzeko jaialdiak.  

2.000 lagunentzako eremuan, ostiralean, Gezi Taldeak, Ko Shin Moon psikodelia, elektronika eta indiar tresnak uztartzen dituen taldeak, Sega Sound Killers rock eta metal elektronikoko taldeak eta Willis Drummondek joko dute.

Larunbatean, bestalde, ASM hip hop taldea, Throes + The Shine, Pog Mahone The Poguesen omenezko taldea eta David Cairol igoko dira oholtzara.

Gainera, larunbatean bertan, skate erakustaldiak izango dira, Skillz DJaren doinupean.   

Aurresalmenta bukatu egin da, baina, ostiralean eta larunbatean, atean erosi ahalko dira txartelak.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian, "oso leku berezia niretzat, aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg De Falla, Komitas Varpadet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Martxoan, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X