Azkena Rock Festivalek The Soundtrack of Our Livesen itzulera batu du kartelera
Azkena Rock Festival jaialdiak ekainaren 15, 16 eta 17an Mendizabalan egingo den bere 21. edizioaren kartela argitzen jarraitzen du.
Gaur iragarritako taldeen artean, The Soundtrack of Our Lives hamar urteko geldialdiaren ondoren bueltan den taldea nabarmentzen da.
Gainera, Trashville gunean, kontzertu aretoen giroa jasotzen duen esparruan, garage, surf eta rockabillya entzungo da, hauen eskutik: Billy Childish, The Kaisers, Steel Beans eta The Reverend Peyton's Big Damn Band.
Karpan, hauek ere joko dute: King Salami And The Cumberland Three, Hola Ghost danimarkarrek, Los Tiki Phantoms katalanek eta Nestter Donuts multinstrumentistak.
Mendizabalan egongo dira, gainera, Amanda Shires eta Cordovas, eta Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetako bat Chuck Prophet musikariak emango du, larunbat eguerdian, The Mission Express taldeak lagunduta.
Horrez gain, antolatzaileen hitzetan, talde eta bakarlari asko gelditzen dira oraindik iragartzeko.
Jaialdirako sarrerak salgai daude oraindik: 155 euroan hiru egunetako bonua eta 50 (osteguna) eta 70 euroan (ostiraleko edo larunbateko sarrera) eguneko sarrerak. 14 urtekoak eta adin horretatik beherakoak doan sartu ahalko dira jaialdiaren eremura, eta 15 eta 23 urte artekoek Bonu Gaztea izango dute aukeran, 100 euroan.
Honela gelditzen da kartela:
Ekainak 15, osteguna
RANCID
EL DROGAS (BARRICADA – 40º) – STEVE EARLE
LIHER – LYDIA LUNCH RETROVIRUS
MONSTER MAGNET – OS MUTANTES
Trashville: THE KAISERS – NESTTER DONUTS
Ekainak, 16, ostirala
THE PRETENDERS – INCUBUS
BONES OF MINERVA – CALEXICO – CORDOVAS
EARTHLESS – THE GUAPOS – GWAR
MATCHBOX – PASADENA – S8NT ELEKTRIC
THE SOUNDTRACK OF OUR LIVES
THE UNDERTONES
Trashville: HOLA GHOST – THE REVEREND PEYTON'S BIG DAMN BAND – LOS TIKI PHANTOMS
Ekainak 17, larunbata
IGGY POP – LUCINDA WILLIAMS
ALTER BRIDGE – THE BEVIS FROND
BRIGADE LOCO – EZPALAK
JIM JONES ALL STARS – LUCERO
MELVINS – THE NUDE PARTY
ANA POPOVIC – AMANDA SHIRES
NAT SIMONS & CHERIE CURRIE
Trashville: WILD BILLY CHILDISH & CTMF – KING SALAMI AND THE CUMBERLAND THREE – STEEL BEANS
Andre Maria Zuria: CHUCK PROPHET & THE MISSION EXPRESS
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.