Sixto Rodriguez kantautorea zendu da, berak jakin barik distira egin zuen izarra
Sixto Rodriguez kantautore estatubatuarra, "Searching For Sugar Man" (2012) dokumentaleko protagonista, zendu da asteartean, 81 urte zituela, haren webgune ofizialak jakinarazi duenez.
Rodriguezen istorioak dokumentala merezi izan zuen; izan ere, haren ibilbide musikalak porrot egin zuen AEBn, baina izar bihurtu zen, jakin barik, Hegoafrikan.
Hain zuzen ere, artistak bi disko publikatu zituen, "Cold Fact" (1970) eta "Coming From Reality" (1971), baina musikaren mundua utzi behar izan zuen, ale gutxi saldu zituelako.
Hegoafrikan, baina, Elvis Presleyren eta Bob Dylaren tamainako izar bihurtu zen, berak jakin barik. Haren abestiek pobreziaren arazoak salatzen dituzte, eta, beraz, distira egin zuten apartheidaren aurka borroka egiten ari zen Hegoafrika hartan.
Rodriguezen istorioa kontatzeko, Malik Bendjelloul zinemagile suediarrak "Searching for Sugar Man" dokumentala sortu zuen, eta Oscar saria irabazi zuen horrekin.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko