28. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Arnasgune goxo eta sanoa" izan da EHZ

Euria gorabehera, antolatzaileak pozik agertu dira Euskal Herria Zuzeneanek Arberatzen egin duen lehen edizioa bukatuta. Frantziako Estatuko hauteskunde giroan, "eskuin muturraren ideien kontra borrokatzeko" deia egin dute.
EHZ
EHZ

Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa, Arberatze-Zilhekoan egin den lehenengoa, "giro goxo eta sanoan" iragan da ostiral, larunbat eta igandean. Hiru egunez, milaka pertsona bildu dira Arberatzeko plazan eta pentzean, kartel zinez interesgarriari ahalik eta atarramentu handiena atera nahian.

Kokagune berriak jarritako erronka "goiz eta arrats txandakatu diren 600 laguntzaileei esker" gainditu du EHZk, "arnasgune dugun urteroko hitzorduak", antolatzaileen esanetan.

Larunbateko euria gorabehera, EHZk Gorka Urbizu, Nakar eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak azpimarratu ditu, baita Rüdigerrena, Vincen Garcia baxu-jotzailearena, Bloñ taldearena eta Old School Funky Familyk edizioa ixteko eskainitakoa ere.

EHZ 2024 EHZ 2024

Munduan eta Frantziako Estatuan ultraeskuina izaten ari den gorakadaren "testuinguru politiko ilun eta nahasi honetan",  "eskuin muturraren munduaren ikuskera arrazista, matxista, autoritarioa eta zapaltzailea normalizatu egin den heinean", EHZk eskuin muturraren ideien kontra egiteko deia egin du, "kulturgintzatik, euskaratik, bai eta ere gure arteko harremanak sendotuz eta indartuz".

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X