Ultraeskuinak irabazi du Frantziako hauteskundeen lehen itzulia, eta Fronte Popularra bigarren geratu da
Datu ofizialen faltan, inkesta guztien arabera Frantziako hauteskundeetako lehen itzulia irabazi du Marine Le Penen Bilgune Nazionalak (RN) eta Fronte Popular Berria ezkerreko koalizioa handia izan da bigarren bozkatuena. Parte-hartzea izan da hauteskunde egun honetan nabarmentzeko puntuetako bat, izan ere, bozkatzera deituta zeuden ia 31 milioi herritarren bi herenek eman dute boza, % 67,5k zehazki, azken hauteskunde legegileetan baino 20 puntu gehiago.
Emaitzen aurreikuspenen berri izan orduko, uztailaren 7ko bigarren txandarako "gehiengo absolutua" eskatu du Le Penek, Emmanuel Macron Frantziako presidenteari Jordan Bardella lehen ministroa izendatzeko beste aukerarik ez uzteko.
"Ezer ez dago hemen irabazita. Bigarren txanda erabakigarria izango da herrialdea ezker muturreko eta indarkeriarako joera duen Nupes-en (orain Fronte Popular Berria deiturikoa) eskuetan gera ez dadin", ohartarazi du.
"Bardellaren gehiengo absolutu batek — zehaztu du Le Pen-ek — batasuna eta konkordia nazionala berrezartzea" ekarriko du. Azpimarratu duenez, "frantziar bakar batek ere ez du eskubiderik galduko". "Alderantziz, eskubideak bermatuta egongo dira eta, egoerak ahalbidetzen duenean, berriak sortuko dira", agindu du.
Jordan Bardella Bilgune Nazionala (RN) alderdi ultraeskuindarraren lehen ministro izateko hautagaiak berak adierazi du lehen itzulian lortutako garaipena "eztabaidaezina" dela, eta uztailaren 7ko bigarren itzulirako mobilizatuta jarraitzeko eskatu die hautesleei.
Bigarren itzulian garaitu beharreko etsaitzat jo du ezkerra eta, agindu duenez, lehen ministro izendatzen badute, Emmanuel Macron presidentearekin "errespetuz" ariko da, nahiz eta RN alderdiaren printzipio politikoetan "intransigentea" izan.
Bigarren itzulia "lasaitasun giroan" egin ahal izateko nahia agertu du. "Batzeko deia egiten dizuet, gure balioak zapaldu nahi dituztenen aurkako batasun nazionala irabazi ahal izateko. Nire asmoa eguneroko lehen ministroa izatea da, migrazio politika berreskuratuz", azpimarratu zuen.
Datorren uztailaren 7rako "hautaketa argi dago", jarraitu du Bardellak: "hondamendira eramango gaituztenen aliantza, edo segurtasuna berrezarri eta lana defendatuko duen batasun nazionalaren artean".
Fronte Popular Berria, bigarren
Jean-Luc Mélenchon Frantzia Intsumisoko (LFI) buruzagiak igande honetan adierazi duenez, Fronte Popular Berriaren (NFP) ezkerreko batasuna da ultraeskuinaren alternatiba bakarra, baina, aldi berean, hauteskunde legegileen bigarren itzulian, uztailaren 7an, hirugarren postuan geratu diren lekuetan, hautagaitzak erretiratuko dituztela iragarri du.
"Gure kontsigna argia da egoera edozein dela ere: boto bakar bat gehiago ez RNrentzat (Marine Le Penen alderdia), eserleku bakar bat gehiago ez RNrentzat", adierazi du lehen boto estimazioen berri izan ondoren. Horien arabera, ultraeskuinak luke garaipena, botoen heren batekin, eta NFP bigarren legoke, botoen % 28 ingururekin.
Hori dela eta, nahiz eta barruti gehienetan uztailaren 7ko bigarren itzulia biren arteko lehia izango den, batez ere NFPren eta RNren artean, badirua bigarren itzulira hiru hautagaitza pasatzen diren barrutiak, eta, horietan, ezkerreko blokeak bere hautagaitza erretiratuko du hirugarren gelditu den barrutietan, botoa ultraeskuinaren aurrean zatitzea saihesteko.
Mélenchonen ustez, uztailaren 7ko hautestontziekin egingo den hitzorduak "aparteko intentsitatea" izango du, eta igande honetako mobilizazio handia eskertu du.
"Kontua ez da soilik aurka bozkatzea, ez da bakarrik hesia osatzea, pertsona guztiak errespetatzen dituen beste etorkizun baten alde bozkatzea baizik", azpimarratu du.
Macronek "batasun demokratiko handia" eskatu du
Kutsu instituzionaleko adierazpen batean, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak "kontzentrazio demokratiko handi" baterako deia egin du, bigarren itzulian eskuin muturreko Bilgune Nazionalaren (RN) garaipena eragozteko.
"Kontzentrazio demokratiko eta errepublikar handi bat" eskatu du Marine Le Penen alderdiaren aurka.
Macronen ustez, gainera, parte-hartze altuak "agerian uzten du bozketak gure herrikide guztientzat duen garrantzia eta egoera politikoa argitzeko nahia. Demokraziak horretara behartzen gaitu", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Hauek dira Iranek eta Estatu Batuek adostutako akordioak jasotzen dituen 14 puntuak
Ekialde Hurbileko gerrari amaiera emateko eta Ormuzeko itsasartea desblokeatzeko Iranekin lortu duen akordioaren xehetasunak plazaratu dituzte Estatu Batuek. Ostiralean Suitzan sinatuko den akordioak atzeratu egiten ditu eztabaidagai delikatuenak, hala nola, programa nuklearraren garapena.
Errusiak areagotu egin ditu Ukrainako ondare kulturalaren aurkako erasoak, eta bost eraikin historiko kaltetu ditu 24 orduan
Kaltetutako eraikinen artean dago Jasokundearen katedrala, Kieven. Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearen arabera, Errusiaren bi dronek eragin dituzte kalteak.
Irango zenbait ontzik “arazorik gabe” Ormuzko itsasartea zeharkatu dute, AEBren eta Iranen arteko akordioa iragarri ostean
Hiru petrolio-ontzik eta oinarrizko produktuak garraiatzen dituzten bi merkantzia-ontzik zeharkatu dute itsasartea.
AEBk eta Iranek gerrari amaiera emateko akordioa lortu dute
Washington eta Teheran artean bitartekari lanetan aritu den Shehbaz Sharif Pakistango lehen ministroak baieztatu du akordioa indarrean dagoela eta iragarri du ekainaren 19an sinatuko dutela, Suitzan. Momentuz, ez dute testua ofizialki ezagutzera eman eta alde bakoitzak interesatzen zaizkion alderdiak nabarmendu ditu.
Trumpek, G7ra iritsi berritan: "Ostiraletik aurrera Ormuz erabat irekita egotea espero dut"
G7aren goi-bileran parte hartzen ari diren liderrak Evian-les-Bains Frantziako herrian daude jada. Lurreratu bezain laster, AEBko presidente Donald Trumpek eta Emmanuel Macron Frantziako liderrak aldebiko bilera egin dute. Iranekin lortutako akordioa izan da gai nagusietako bat.
Erresuma Batuak sare sozialetan sartzea debekatu die 16 urtetik beherakoei
Australiak eta Erresuma Batuak adin horretan (16 urte) ezarri dute sare sozialetan sartzeko gutxieneko adina. Frantzian 15 urtekoak has daitezke erabiltzen, eta Espainiak 16 urtez beherakoei debekua ezartzeko asmoa dauka.
Hezbollahk ontzat jo du Libanoko su-etena eta Iran zoriondu du lortutako akordioagatik
Hala ere, xiiten miliziak akordioa lurraldea "erabat askatu aurreko" pausotzat jo du, eta Libanoko indar politikoei "jarrera nazional bateratua" eskatu die, Israelen aurrean herrialdearen subiranotasuna babesteko. Israelek, ordea, argi du momentuz ez dituela indar armatuak Libano hegoaldetik erretiratuko.
Zer gertatuko da Ormuzko itsasartearekin? AEB-Iran akordioaren gakoak
Estatu Batuen, Iranen eta bien arteko bitartekari Pakistanen ikuspuntuak, gerrari amaiera emateko atariko akordioaren edukiari buruz.
UFCren 60 milioiko borroka-gala, Etxe Zurian: honela ospatu du Trumpek bere 80. urtebetetzea
Ekitaldirako, estadio bat eraiki zuten Etxe Zuriko hegoaldeko lorategian, 4.000 bat laguneko edukierarekin. Arte martzialetako borroka-ikuskizunak 60 milioi dolarreko kostua izan du, eta Trumpen aurkariek kritikatu egin dute, Etxe Zuria helburu komertzialak dituen ekitaldi pribatu baterako erabiltzea leporatuta.
Lau urteko kartzela-zigorra ezarri diote Mette-Marit printzesaren semeari, bortxaketa eta tratu txarrak egotzita
39 delitu leporatzen zizkioten Marius Borg Høibyri, Mette-Maritek Haakon printze oinordekoarekin ezkondu aurretik izan zuen semeari.