"Arnasgune goxo eta sanoa" izan da EHZ
Euskal Herria Zuzenean festibalaren 28. edizioa, Arberatze-Zilhekoan egin den lehenengoa, "giro goxo eta sanoan" iragan da ostiral, larunbat eta igandean. Hiru egunez, milaka pertsona bildu dira Arberatzeko plazan eta pentzean, kartel zinez interesgarriari ahalik eta atarramentu handiena atera nahian.
Kokagune berriak jarritako erronka "goiz eta arrats txandakatu diren 600 laguntzaileei esker" gainditu du EHZk, "arnasgune dugun urteroko hitzorduak", antolatzaileen esanetan.
Larunbateko euria gorabehera, EHZk Gorka Urbizu, Nakar eta Su Ta Gar taldeen kontzertuak azpimarratu ditu, baita Rüdigerrena, Vincen Garcia baxu-jotzailearena, Bloñ taldearena eta Old School Funky Familyk edizioa ixteko eskainitakoa ere.
Munduan eta Frantziako Estatuan ultraeskuina izaten ari den gorakadaren "testuinguru politiko ilun eta nahasi honetan", "eskuin muturraren munduaren ikuskera arrazista, matxista, autoritarioa eta zapaltzailea normalizatu egin den heinean", EHZk eskuin muturraren ideien kontra egiteko deia egin du, "kulturgintzatik, euskaratik, bai eta ere gure arteko harremanak sendotuz eta indartuz".
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko