KONTZERTUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bryan Adamsek Nafarroa Arenan joko du 2025eko ekainaren 6an

Iruñeko kontzerturako sarrerak abenduaren 3an, asteartean, jarriko dira salgai, 11:00etan, entradas.com eta doctormusic.com webguneetan.
Bryan Adamsen kontzertu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Bryan Adamsen kontzertu baten artxiboko irudia. Argazkia: EFE

Bryan Adams abeslari kanadarra Nafarroa Arenan izango da 2025ean. Artista ezagunak 2025eko ekainaren 6an joko du Iruñeko pabiloian, "Roll With The Punches 2025" bira berriaren baitan.

Adams Barakaldoko BECen izan berri da. Azaroaren 15ean aretoa bete zuen 'So Happy It Hurts Tour' birarekin. Otsailean salgai jarri bezain laster agortu zituen sarrera guztiak.

Datorren urtean bost kontzertu eskainiko ditu kanadarrak Espainiako Estatuan: urtarrilaren 16an Sevillan, 19an Valentzian, ekainaren 4an Alacanten, 6an Iruñean eta ekainaren 10ean Malagan.

Navarra Arenako kontzerturako sarrerak abenduaren 3an, asteartea, jarriko dira salgai entradas.com eta doctormusic.com webguneetan, 11:00etan.

Lau hamarkada baino gehiagoko ibilbide arrakastatsua du Bryan Adamsek eta bira handik egin izan ditu. Rockaren erreferentziatzat dute askok eta mirestuak dira bere zuzenekoak.

17 disko kaleratu ditu. Azkena, Bryan Adams Live At The Royal Albert Hall 2024 albuma da.

Konpositore gisa, sari eta aintzatespen ugari jaso ditu, besteak beste, Oscarretarako hiru izendapen, Urrezko Globorako bost izendapen, Grammy sari bat eta 20 Juno Awards.

Zure interesekoa izan daiteke

Judith Jauregui donostiar pianista Victoria Eugenia antzokian
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Judith Jaureguik Victoria Eugeniara eraman du "Homeland"

Donostiar piano-jotzaileak bere hiriko antzokian ("oso leku berezia niretzat") aurkeztu du bart disko berria, Griegen pianorako kontzertua eta Manuel de Fallaren "Noches en los Jardines de España" biltzen dituen lana. Errezitaldian, Chopin, Grieg, De Falla, Komitas Vardapet, Villa-Lobos eta Ginasteraren piezak errepasatu zituen Jaureguik. Datorren hilean, Bilbon (martxoak 7 eta 8), Errenterian (martxoak 26) eta Donibane Lohizunen (martxoak 28) joko du.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoa kontzertu horretarako entsegua egin du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Lorca eta Falla batuko ditu Nafarroako Unibertsitateko Museoan

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak Manuel de Falla konpositorea eta Federico García Lorca poeta batuko ditu De lo local a lo universal kontzertuan, otsailaren 5ean, Nafarroako Unibertsitateko Museoan (MUN). Musika proposamena Fallaren jaiotzaren 150. urteurrenarekin bat dator, eta XX. mendeko abangoardiak aztertzen ditu. Ignacio García-Vidalek zuzendutako entsegua bisitatu dugu.

LOS ANGELES (United States), 02/02/2026.- Puerto Rican rapper Bad Bunny (C) accepts the award for Album of the Year onstage during the 68th annual Grammy Awards ceremony at Crypto.com Arena in Los Angeles, California, USA, 01 February 2026. EFE/EPA/CHRIS TORRES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bad Bunnyk historia egin du Grammy sarietan, eta ICEren aurkako aldarria egin du: "Ez gara basatiak, gizakiak gara, eta amerikarrak"

Bad Bunny abeslari puertorricarrak ICEren ekintzak gaitzetsi ditu Grammy saria jasotzean: "Jainkoari eskerrak eman aurretik, ICE kanpora esango dut". Billie Eilishen hitzaldia ere argia eta zuzena izan da: “Inor ez da ilegala lapurtutako lurraldean”.  Beste batzuek ere salatu zuten Trumpek migratzaileekin eta horren kontra protestatzen ari direnekin duen jokabidea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X