Dinosaur Jr eta The Damned, Azkena Rock Festivaleko kartela ixteko
Azkena Rock Festival jaialdiak osatuta dauka kartela, eta badakigu zein taldek joko dute festibaleko hiru egunetako zeinetan. Gainera, antolatzaileek iragarri dute Dinosaur Jr (Without a Sound 1994ko diskoa jotzen), The Damned, Bobbie Dazzle, Cherie Currie, The Pill eta Eh, Mertxe! igoko direla, orain arte iragarritako talde eta musikariez gain, Mendizabalako agertokietara.
Andre Maria Zuriaren plazako doako kontzertuetan, Kitty, Daisy & Lewis eta Laurie Wright arituko dira, gainera.
Ekainaren 19an, ostegunarekin, Dinosaur Jr, J Mascis buru duen taldea, izango da kartelburua, eta beraiekin batera izango dira The Damned, Melissa Etheridge, Buzzcocks, Quique Gonzalez, Libe eta Masters of Reality eta, Trashville gunean, Wau y los Arrrghs!!!, Fléau, Gogoponies, Mambo Rambo DJs eta El Chico.
Bigarren egunean, ostiralean, John Fogerty Creedence Clearwater Revivalen lider handiaren kontzertua izango da nagusia, baina Fogerty ez da rockaren ikono bakarra izango egun horretan. Lucinda Williamsek ere joko du, baita Johnny Rotten Sex Pistolseko kantariaren Public Image Limited taldea ere, eta, horiekin batera, Turbonegro, C.O.F.F.I.N., Bobbie Dazzle, Diamond Dogs & Chris Spedding play Little Richard, La Estrella Azul Live, Kaotiko, Psilicon Flesh, Reckless Kelly, Robert Jon & The Wreck eta Sarria.
Trashville gunean, Los Straitjackets, Escape-ism, Las Jennys De Arroyoculebro, Thee Scarecrows AKA taldeen kontzertuak ikusi ahalko dira, eta lehenago, Andre Maria Zuriaren plazan, Laurie Wrighten emanaldia.
Jaialdia amaitzeko, Manic Street Preachers galestarren pop rockaz gozatu ahalko dute rockzaleek, baita The Flaming Lips taldeaz (Yoshimi Battles the Pink Robots diskoa jotzen), Richard Hawleyz, The Hellacoptersez, Margo Pricez, Cherie Curriez, The Chesterfield Kingsez, Dead Kennedysez, Derby Motoreta's Burrito Cachimbaz, EH, MERTXE!-z, Ezezez taldeaz, The Lemon Twigsez eta The Pillez.
Andre Maria Zuriaren plazan, Kitty, Daisy & Lewisek joko dute.
Eguneko sarrerak gaur jarri dituzte salgai, eta bonuak ere salgai daude, baita Gazte Bonua (100 €+ gastuak, 23 urtetik beherakoentzat) eta Kuadrilla Bonua (5 bonu erosi, eta 6 eskuratu) ere.
Ekainak 19, osteguna
DINOSAUR JR. play 'Without A Sound'
THE DAMNED
MELISSA ETHERIDGE
BUZZCOCKS
QUIQUE GONZÁLEZ
LIBE
MASTERS OF REALITY
Trashville:
WAU Y LOS ARRRGHS!!!
FLÉAU
GOGOPONIES
MAMBO RAMBO
DJk:
EL CHICO
Ekainak 20, ostirala
JOHN FOGERTY
LUCINDA WILLIAMS
PUBLIC IMAGE LIMITED
TURBONEGRO
C.O.F.F.I.N
BOBBIE DAZZLE
DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
LA ESTRELLA AZUL Live
KAOTIKO
PSILICON FLESH
RECKLESS KELLY
ROBERT JON & THE WRECK
SARRIA
Trashville:
LOS STRAITJACKETS
ESCAPE-ISM
LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO
THEE SCARECROWS AKA
DJk:
ALTA TENSIÓN DJs
BORJA NIHIL
MISS STRYTCHNINE
ROCK NIGHTS
ARF TXIKI
Andre Maria Zuria:
LAURIE WRIGHT
Ekainak 21, larunbata
MANIC STREET PREACHERS
THE FLAMING LIPS play 'Yoshimi Battles the Pink Robots'
RICHARD HAWLEY
THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
MARGO PRICE
CHERIE CURRIE plays The Runaways
THE CHESTERFIELD KINGS
DEAD KENNEDYS
DERBY MOTORETA'S BURRITO CACHIMBA
EH, MERTXE!
EZEZEZ
THE LEMON TWIGS
THE PILL
Trashville:
THE NEANDERTHALS
THE DEVILS
THE SEX-ORGANS
WALLAROOS
DJk:
BILBA GROTBILL
DJ BONE
MALANDA
NAT SIMONS JUKEBOX
ARF TXIKI
Andre Maria Zuria:
KITTY, DAISY & LEWIS
Zure interesekoa izan daiteke
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.