Albiste da
Bergara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ekinez jaialdia, ezinari entzungor

Bergarako jaialdiak kaleko doinuak bilduko ditu, aurten hiru egunez, Labegaraieta kiroldegiaren inguruan. Maiatzaren 30 eta 31n izango dira kontzertu nagusiak: J Martina, Ezpalak, Arene 6, Naxker, TOC, Lukiek, Kaleko Urdangak, Nafarroa 1512, Brigade Loco…
J Martina taldeak ostiralean joko du, 19:05ean
J Martina taldeak ostiralean joko du, 19:05ean

Ekinez Bergarako jaialdiak hirugarrenez hartuko du beretzat "kaleko doinuek elkargunea" izateko konpromisoa, eta, hala, euskal eszena aberatsaren lagin oparoaz gozatu ahalko da Labegaraieta inguruan, maiatzaren 30 eta 31n, baita, aurten lehenengoz, ostegunean ere, doako atariko programazioarekin: "Jaialdiak, euskal eszena musikala eta erronkak" solasaldia (17:30), Asier Kren eta Asier Galarzaren bakarrizketak (19:00) eta Ki.imak taldearen kontzertua (20:00).

Programazio nagusia, baina, ostiral-larunbatetarako dago aurreikusita. Ostiralean, 17:40tik 01:00etara, Ekinez eta Eginez agertokiek talde hauek hartuko dituzte: Atturri, Nik Linbott, J Martina, Armarri, Ezpalak, Neallta Fola, Chulería, Joder!, Apotheke, Sofokaos, Naxker, Arene 6, Toc, Kaleko Urdangak eta Lukiek.

Larunbatean, goiz hasiko dira kontzertuak, 12:00etan, eta 01:00a arte, hauek arituko dira: Nevadah, Bidelapurrak, Pubic Enemy, Gozzue, The Lio, Orhi, No Limits, Laino Beltzak, Kaparrak, Istilu, Azken Sustraiak, Inguma, The Clayton, Berandu Baino Lehen, Streetwise, Estutu, Nafarroa 1512, Kontralde, Añube, Moonshakers, The Fridays Crew, Sotoalde, Brigade Loco eta 721.

Sarrerak salgai daude jaialdiaren webgunean.

Zure interesekoa izan daiteke

Zea Mays, estudioan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zea Mays disko berria grabatzen hasi da, Ingalaterran

Errekaldeko taldeak hainbat kantu landu ditu Dave Izumi ekoizlearekin batera, eta grabazioa datozen hilabeteetan osatuko du, hainbat estudiotan, urte amaieran disko berri bat argitaratzeko helburuarekin. Laukoteak Dave Izumi ekoizlearekin (Billy Bragg, Natalie Imbruglia, James Bay...) lan egin du grabazioaren lehen fase honetan. Taldeak aurreratu duenez, lan berriak "etapa berri bat markatuko du taldearen ibilbidean, 30 urteko ibilbidera hurbiltzen ari baita". 

gontzal mendibil
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian. Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek.  Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X