Udan barrena, rock-and-rollaren doinupean
Zer gehiago eska dakioke rock klasikoko jaialdi baten kartelari, "Feel the pain", "New rose", "Fortunate son", "Changed the locks", "If you tolerate this your children will be next", "By the grace of God" eta beste hamaika ereserki agintzen badizkizu? John Fogerty, Lucinda Williams, J Mascis, Lee Rocker, Johnny Rotten eta Nicke Anderssonen tamainako mitoak parez pare jarriko dizkizula badiotsu?
Dinosaur Jr.-en, The Damneden, John Fogerty buru zuen Creedence Clearwater Revival taldearen, Lucinda Williamsen, Manic Street Preachersen eta The Hellacoptersen kantu horiek eta beste asko, Libe, Kaotiko, Eh Mertxe eta Ezezez euskal taldeenak ere, entzungo dira asteburuan Gasteizen, Mendizabalako eremuan, Azkena Rock Festival jaialdiaren 23. edizioan.
ARF indartsu abiatuko da ostegunean, Dinosaur Jr. rock alternatiboa deitu den horretan, distortsioa eta melodia uztartzen, bidea urratu duen taldearen kontzertuarekin. Eta horiekin batera arituko dira The Damned eta Buzzcocks britainiar talde mitikoak, Melissa Etheridge, Quique Gonzálezen rock patxadatsua, Lee Rocker Stray Cats rockabilly taldeko kontrabaxu-jotzaile ikonikoa eta Libe gasteiztarra, Azal ezten diskoa aurkezten.
Ostiraleko izen propio nagusiak ezin letra handiagoz idatzi behar dira: JOHN FOGERTY Creedence Clearwater Revivaleko rock heroia, LUCINDA WILLIAMS country rockaren mitoa eta JOHNNY ROTTEN punkaren ikurra. Fogerty Gasteizera bueltan izango da, 2017an eman zuen kontzertuaren ahogozo atsegina berdintzeko erronkari aurre egin nahian, Williams ere Gasteizera itzuliko da, 2023ko bisitaren ondoren, eta Sex Pistolseko kantariak Public Image Limited taldearen intentsitatea aurkeztuko du. Gainera, Turbonegroren, Kaotikoren eta Los Straitjacketsen doinuak ere entzungo dira bigarren egunean.
Larunbatean, udan sartuta, Manic Street Preachers taldeak abesti arrakastatsu eta gustagarriak zabalduko ditu, dudarik gabe, The Flaming Lips taldeak Yoshimi Battles the Pink Robots albuma goitik behera joko du, Richard Hawley britainiarrak dotorezia erakutsiko du, The Hellacopters taldeak eskukada bete bat kantutzar belarriratuko dizkio publikoari, Margo Pricek countrytik joko du, Dead Kennedysek eta Ezezezek energia barreiatuko dute eta The Lemon Twigsek gorazarre egingo die melodia eta harmoniari.
Gainera, Andre Maria Zuriaren plazan doako kontzertuak izango dira ostiral-larunbatetan: Laurie Wright Londresko kantautorearen txanda izango da lehen egunean, eta larunbateko protagonistak Kitty, Daisy & Lewis neba-arrebak izango dira.
Ekainak 19, osteguna
18:00 Ateak ireki
GOD
19:10 BUZZCOCKS
21:10 MELISSA ETHERIDGE
23:40 DINOSAUR JR. play 'Without A Sound'
RESPECT
18:15 LIBE
20:15 QUIQUE GONZÁLEZ
22:25 THE DAMNED
01:05 LEE ROCKER of the Stray Cats
TRASHVILLE -Trash a go-go!
19:15 MAMBO RAMBO
21:15 FLÉAU
22:30 GOGOPONIES
0:30 WAU Y LOS ARRRGHS!!!
2:00 EL CHICO
Ekainak 20, ostirala
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 LAURIE WRIGHT
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 SARRIA
19:20 RECKLESS KELLY
21:40 LUCINDA WILLIAMS
00:25 JOHN FOGERTY
RESPECT
18:25 LA ESTRELLA AZUL Live
20:25 PUBLIC IMAGE LIMITED
23:05 TURBONEGRO
02:00 KAOTIKO
LA SALVE
18:00 PSILICON FLESH
19:20 BOBBIE DAZZLE
20:50 C.O.F.F.I.N
23:20 ROBERT JON & THE WRECK
01:55 DIAMOND DOGS & CHRIS SPEDDING play Little Richard
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30 LAS JENNYS DE ARROYOCULEBRO
20:00 THEE SCARECROWS AKA
22:30 ESCAPE-ISM
01:00 LOS STRAITJACKETS
02:30 ROCK NIGHTS
04:30 MISS STRYCHNINE
TRASHVILLE - Rat Hole
17:30-20:30 TXIKI ARF
02:00 BORJA NIHIL
04:00 ALTA TENSIÓN DJs
Ekainak 21, larunbata
Andre Maria Zuriaren plaza
13:30 KITTY, DAISY & LEWIS
MENDIZABALA
17:00 Ateak ireki
GOD
17:30 EH, MERTXE!
19:05 RICHARD HAWLEY
21:30 THE FLAMING LIPS play 'Yoshimi Battles the Pink Robots'
00:20 MANIC STREET PREACHERS
RESPECT
18:15 THE PILL
20:20 THE LEMON TWIGS
22:55 MARGO PRICE
01:55 THE HELLACOPTERS 30th Anniversary
LA SALVE
18:00 EZEZEZ
19:20 CHERIE CURRIE plays The Runaways
21:00 THE CHESTERFIELD KINGS
23:20 DERBY MOTORETA'S BURRITO CACHIMBA
01:50 DEAD KENNEDYS
TRASHVILLE -Trash a go-go!
18:30 WALLAROOS
20:00 THE SEX ORGANS
22:15 THE DEVILS
00:50 THE NEANDERTHALS
02:30 MALANDRA
04:30 NAT SIMONS JUKEBOX
TRASHVILLE - Rat Hole
17:30-20:30 TXIKI ARF
02:00 DJ BONE
04:00 BILBA GROTBILL
Zure interesekoa izan daiteke
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.