Kultura
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da

81 urterekin zendu da Arrizabalaga, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietakoa.
Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da
Kepa Arrizabalaga. Argazkia: EITB MEDIA.

Kepa Arrizabalaga panderojolea zendu da, 81 urterekin. 1944an Plentzian jaioa, baina Gatikan bizitakoa, Bizkaiko trikitiaren ikur nagusietako bat izan da Arrizabalaga.

Arrizabalaga, aitarekin murgildu zen musikaren munduan, eta Rufino Arrola eta Roberto Etxebarria trikitilariekin ibili da urte luzez plazaz plaza.

Bizkaitarra munduan zehar aritu da euskal musika zabaltzen. Izan ere, 1992ko Sevillako erakusketa unibertsalera eta Estatu Batuetara ere iritsi ziren bere pandero hotsak.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X