Kobetamendik 60 herrialdetako 100.000 musikazaletik gora hartuko ditu Bilbao BBK Live jaialdian
Alfonso Santiago Last Tourren zuzendariak azaldu duenez, Pulp, Kylie Minogue, Raye eta Bad Gyal buru dituen kartelak "geruza asko" ditu, "generoarekin, gizarte- eta hizkuntza-sentsibilitatearekin zerikusia dutenak".
60 herrialdetako 100.000 lagun baino gehiago etorriko dira Bilbao BBK Live jaialdira asteburu honetan, uztailaren 10etik 12ra, ehun bat musikari ikustera. Last Tour antolatzaileak iragarritako kartela azken orduko aldaketarik gabe gozatu ahal izango dute.
Alfonso Santiago enpresaren zuzendariak eta Kontxi Claver Bilboko Ekonomiaren Garapen, Merkataritza, Turismo eta Enplegu zinegotziak jaialdiaren antolakuntzari buruzko xehetasunak eman dituzte. Kobetamendin (Bilbo) egingo da, urtero legez, eta 800 eta 1.000 langile artean hartuko dute parte.
Udal ordezkariaren ustez, Bilbao BBK Live "bisitarien mugiarazle garrantzitsua da, Bilboko musika- eta kultura-industrian parte hartzen du, baina beste zerbitzu batzuk ere mugitzen ditu", eta Bilbon "eragin ekonomiko handia" du eta "lanpostu asko" sortzen du.
Ehun artista, hamaika geruza
Jaialdiko protagonista nagusiak Kylie Minogue, Pulp, Kaytranada, Damiano David, Bad Gyal, Raye, Carolina Durante, Nathy Peluso, Michael Kiwanuka, Ca7riel eta Paco Amoroso izango dira.
Santiagoren arabera, kartelak "geruza asko ditu, generoarekin, gizarte- eta hizkuntza-sentsibilitatearekin zerikusia dutenak". Last Tourrek azpimarratu du % 10 tokiko taldeak direla.
Santiagoren ahotan, Pulp taldearen atzetik ia bi hamarkada daramatzate, eta Kylie Minogue ekartzea 7-8 urteko lana izan da. "Hori horrela da taldeek egutegi bat dutelako, edo biratan ibiltzeari uzten diotelako, edo beste leku batean daudelako. Askotan hainbat urte eman behar dira eskaintzak egiten", azaldu du.
Musika
"Harritzen zaituen eta etxera eramango duzun hori aurkitzeko daude jaialdiak"
Kobetamendi prest dago ostegun, ostiral eta larunbatean Bilbao BBK Live jaialdiaren hemeretzigarren edizioa hartzeko. Alfonso Santiago jaialdiaren zuzendariak berorren hainbat alderdi aletu dizkigu. (jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz)
Sarrerak 60 herrialdetan baino gehiagotan saldu badira ere, ikusleen % 15-18 Madrildik etorriko dira, eta beste asko, Bartzelonatik. Era berean, bertako publiko-kopurua hazi egin da.
1.100 langile, zuzenean kontratatuta
Bestalde, antolakuntzari dagokionez, Santiagok zehaztu du 1.100 pertsona daudela kontratatuta zuzenean, horietatik % 80 euskal herritarrak, eta "2.500 pertsonak zeharka egiten dute lan" jaialdian. Iazko festibalaren eragin ekonomikoa 24 milioi eurokoa izan zen, Last Tourren datuen arabera, eta kopuru hori "iraunkor" mantentzen da.
Duela bi urtetik hona, Bilbao BBK Livek soinu, bideo eta argiztapen sistema ezohikoa erabiltzen du Europan. Agertokiaren aurrean kokatutako dorre batetik lan egin beharrean, kontrolak beste leku batean daude jarrita. "Konplexuagoa da arlo teknikoan, baina erabiltzailearen esperientzia nabarmen hobetzen du", azaldu du Santiagok. Azpimarratu duenez, "hilabete dezente" behar izan dira taldeak konbentzitzeko, baina "orain sistema barneratuta dute".
Publikoak dagoeneko eskura ditzake eskumuturrekoak, BBK aretoan (astearteko 20:00ak arte), San Mamesen eta Barakaldoko BECen (asteazkenetik aurrera, 10:00etatik 2:00etara).
Autobusak egongo dira, debalde, Ansioko metro geltokitik (Barakaldo) eta San Mames inguruan. Gainera, 3,5 euroko prezioan, aurrez eskatutako autobus-zerbitzua dago erabilgarri, igoerarako soilik. Erreserbak jaialdiaren webgunearen bidez egin daitezke.
Zure interesekoa izan daiteke
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.
Bryan Adamsek BECen joko du azaroaren 13an, "Roll With The Punches 2026" biraren barruan
Sarrerak martxoaren 6an, 10:00etan, jarriko dira salgai, 43 eurotik aurrera harmailetan eta 62 eurotik aurrera pistan.
Leire Martinez kartelera batu du Bigsound Barakaldo jaialdiak
Gipuzkoar kantaria uztailaren 3an eta 4an Barakaldon egingo duten jaialdian arituko da, Myke Towers, Lola Índigo, Juan Magan, Omar Montes, Inazio eta Ben Yartekin batera.
Ruben Bladesek Gasteizko jazz jaialdian joko du
Panamar musikaria uztailaren 17an arituko da, Mendizorrotzan, 20 musikariko big band batek lagunduta.
Janus Lesterrek disko eta bira berriak iragarri ditu
2026ko abenduan aurkeztuko du musikari nafarrak disko berria, Euskalduna Jauregian (hilak 19) eta Donostiako Kursaalen (hilak 26).
Mari Puri Herrerok egin du Musika Hamabostaldiko kartela
Musika jaialdiaren 87. edizioa abuztuaren 2tik 30era egingo dute, eta bilbotar artista arduratu da horren irudia diseinatzeaz. Juan Diego Florez perutar tenorraren kontzetu batek inauguratuko du jaialdia.
132 kantari amateurrek osaturiko abesbatza, Euskadiko Orkestrarekin entseatzen
Abestu Euskadiko Orkestrarekin proiektuaren bigarren edizioa bide erdira iritsi da, eta dagoeneko egin dute herritarren abesbatza prestatzeko hamar entseguetako seigarrena. Bi hilabetez, asteazkenero, 600 hautagairen artetik zozketa bidez aukeratutako 132 abeslari ez-profesional ari dira lanean, Euskadiko Orkestrarekin batera oholtzara igotzeko.
Bilbao Blues Festival jaialdiak Travellin’ Brothers sarituko du bosgarren edizioan
Jaialdiak doako hamar kontzertu eskainiko ditu uztailaren 24 eta 26an, Areatza inguruan. Leioaztar taldeak jaialdiaren ohorezko txapela jasoko du.
Señeak egonaldiak musika gerturatuko die gazteei
Señeak Bizkaia Rock Kanpusak "lehen mailako euskal artistekin" ikasteko aukera eskaintzen die 14 eta 17 urte bitarteko gazteei.