“Euskaraz bizitzeko Pizkundea”
Gorde
Kendu nire zerrendatik

“Euskararen soinu bandak” jantziko du Euskalgintzaren Kontseiluko abenduaren 27ko ekitaldia

Abenduaren 27an “Bilbao Arena milaka euskaltzaleren indarrarekin betetzeko ekitaldi aldarrikatzailean” parte hartuko dute Gorka Urbizuk, Anarik, Gontzal Mendibilek, Amets Arangurenek, Joseba Tapiak, Maia Iribarnek, Benizzek, Miren Narbaizak eta Flako Fonkik.
Anari

Anari izango da ekitaldian parte hartuko duten musikarietako bat

Euskalgintzaren Kontseiluak duela urtebete jarri zion erronka gizarteari, “larrialdi linguistikotik indarraldi berri baterako bideari ekiteko asmoz”, eta martxoan iragarri zuen abenduaren 27an Bilbao Arena euskaltzalez bete nahi zuela, “euskarari arnasa berri bat emateko”.

Gaur jakin da “Euskaraz bizitzeko Pizkundea” lelopean deitutako ekimenean bederatzi musikarik hartuko dutela parte, “euskararen soinu banda” sortzeko: Amets Aranguren (Iruñea, 1998), Anari (Azkoitia, 1970), Beñat Goitia “Benizze” (Gasteiz, 1991), Gontzal Mendibil (Zeanuri, 1956), Gorka Urbizu (Lekunberri, 1977), Joseba Tapia (Lasarte-Oria, 1964), Julen Goldarazena “Flako Fonki” (Iruñea, 1999), Maia Iribarne (Lasa, 1995) eta Miren Narbaiza (Eibar, 1986)

Gainera, Oier Guillanen gidaritza artistikoa izango duen ekitaldian, parte hartuko dute Edurne Azkarate, Itziar Ituño, Miren Gaztañaga eta Ramon Agirre aktoreek eta Ane Labaka eta Sustrai Colina bertsolariek, baita kulturgile gehiago ere.

Ekitaldirako sarrerak 10 euroan eros daitezke www.pizkundea.eus webgunean.

Abenduaren 27ko ekitaldia “euskararen aldeko Pizkunde berri baten” abiapuntua izatea nahi du Kontseiluak, eta hiru arrazoi garrantzitsu eman ditu herritarrak bertaratzeko: “euskaltzaleon indar eta batasunaren erakustaldi bat egitea; egiturazko minorizazioan dagoen euskararen normalizazioa eta biziberritzea guztion ardura dela euskal jendarte osoari helaraztea; eta hizkuntza-politiketan ezinbestekoa eta premiazkoa den jauzi sendo bat bultzatzea”

Abenduaren 27ko ekitaldia Bilbao Arenan

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X