Donostiako Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" eta "sasoi betean" itxi du bere 60. edizioa
Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du. Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Miguel Martin, Donostiako Jazzaldiaren zuzendaria. Argazkia: EFE
Jazzaldiak "arrakasta handiarekin" itxi du bere 60. edizioa, eta horrek erakusten du "sasoi betean" dagoela eta Europako jazz hitzordu "garrantzitsu eta sendoenetakoa" dela. Miguel Martinen azken edizioa izan da, zuzendari gisa, baina Donostiako jaialdiaren "zerbitzura" lanean jarraituko du.
Eneko Goia Donostiako alkateak eta Martin berak eman dituzte gaur jaialdiaren martxa onari buruzko xehetasunak. Martinen ahotan, bereziki hiru kontzertuk egindako lan guztia justfikatu dute: Dave Hollandek eta Chris Potterrek aurkeztutako 'Kismet' proiektua, Marc Ribot eta Ceramic Doy musikarien emanaldia, eta Oscar Peterson piano-jotzaile handiaren omenaldia.
Jarraitzaile gisa duen iritzia hori dela adierazi du, baina publikoarentzat beste une "gogoangarri" batzuk ere izan direla, hala nola Kurt Ellingen ahots "paregabeak", Dee Dee Bridgewaterren "magnetismoak", Yerai Cortesen "pasioak eta arteak" eta Jamie Cullumen "freskotasunak eta sinpatiak" emandakoak.
Martinek ordainpeko 17 kontzertutan harmailak lepo bete direla nabarmendu du, eta gainerakoetan ia beteta egon direla, sarreren % 99,03 salduta. 40 herrialdetatik (Frantzia, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania, Herbehereak, Suitza, Portugal, Erresuma Batua, Australia, Irlanda eta Hungaria, besteak beste) erosi dituzte tiketak. Doako 52 kontzertuek 158.700 pertsona batu dituzte, eta ordainpekoek, berriz, 20.480.
Miguel Martin, Donostiako Jazzaldiako zuzendaria
Ez naiz erabat desagertuko, baina ikusi behar da nola gera naitekeen jaialdiari lotuta
Miguel Martin 22 urte zituenetik ari da Donostiako Jazzaldian lanean, eta ibilbide luzeena zuzendari gisa egin du. Kargu hori Donostia Kulturako musika zuzendaritzari ere lotuta dago, eta, erakunde publikoa denez, 70 urte betetzen dituenean lagako du, 2026ko apirilaren 9an.
Egun horretarako, 61. Jazzaldiaren -uztailaren 22tik 26ra- egitaraua itxita izatea espero eta nahi du.
"Ez naiz erabat desagertuko, baina ikusi behar da nola gera naitekeen jaialdiari lotuta. Egitaraua osatzen jarraituko dut, hori baita zuzendariarentzat unerik sortzaileena, eta nola ateratzen den ikustea interesatzen zait", adierazi du.
Agur pixkanaka esango dujla gaineratu du eta, zentzu horretan, ez dela "bereziki gaizki" sentitzen gaineratu du. "Egun hauetan sekulako lana izaten da, eta neurri batean ondo dago lanaren zati estresagarriena gainetik kentzea", erantsi du.
Zure interesekoa izan daiteke
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.
Juanjo Mena, euskal batuta unibertsala
Musikari gasteiztarra Bilboko Orkestra Sinfonikoaren, BBCko Orkestra Filarmonikoaren eta Cincinnatiko Maiatzeko Jaialdiaren zuzendari titularra izan da, eta Arabako Urrezko Domina eta Gasteizko Seme Kutunaren izendapena jaso ditu.
Euskal orkestra-zuzendariak bideo hau kaleratuta eman zuen jakitera alzheimerra zuela
Nazioartean ospe handia duen zuzendariak 2025ean eman zuen diagnostikatu zioten gaitz horren berri, eta "lasaitasunez eta musikarekiko esker onez" aurre egingo ziola esan zuen.
Juanjo Menak agur esango dio publikoari aurten
Gasteizko orkestra-zuzendariaren aurtengo kontzertuak “podiumetik” egingo dituen azkenak izango dira, eta egindako bidea gogoratu nahi du berorietan. Alzheimerra detektatu ziotela iragarri zuen 2025eko urtarrilean.
Eñaut Elorrieta diskoa grabatzen ari da, Bryce Dessner eta David Chalmin ekoizleekin
Musikaria The National taldeko gitarristarekin eta Triple Sun taldeko kidearekin ari da bere hurrengo lana ontzen, Senperen. Bon Iver, Sufjan Stevens, Bruce Springsteen, Nick Cave, Taylor Swift eta Madonna musikariekin zein Labèque ahizpekin aritutako musikariek parte hartuko dute saioetan.
Bilbao All Star Blues Band, Travellin’ Brothers eta The Cherry Boppers, Bilbao Blues Festivalen
Festibalaren bosgarren edizioan Bilbao All Star Blues Band taldeak joko du, jaialdirako propio sortua eta Bob Stroger baxu-jotzaileak eta Willie Buck abeslariak osatzen dutena, besteak beste.
Gure Ahotsak zikloak Clara Peya, La Tremendita, Chica Sobresalto, Mirua eta Neomaken kontzertuak eskainiko ditu
Emanaldi errenkadak emakume musikarien kontzertuak antolatu ditu berriz Donostian, martxoaren 3tik 7ra.
ETS, Nøgen, Hofe, Danielle Nicole eta Ibibio Sound Machine, Zurriolan Jazzaldian
Donostiako 61. Jazzaldian Zurriolako hondartzan, Keler Gunean, doako kontzertuak eskainiko dituzten talde eta artisten izenak iragarri dituzte. Uztailaren 22tik 25era, zortzi kontzertu izango dira.