Rick Davies Supertrampeko abeslari eta konpositorea zendu da
Britainiar musikariak mieloma zuen duela hamar urtetik, eta 81 urte zituela hil da.
Rick Davies Supetramp taldearen sortzaile, abeslari eta konpositorea zendu da, 81 urte zituela, britainiar rock taldeak iragarri duenez. Taldeak zehaztu du, ohar bidez, duela hamar urtetik mieloma zuela, zelula plasmatikoetako minbizia, alegia.
Davies Swindonen jaio zen, 1944ko uztailaren 22an, eta larunbatean hil zen, Long Islanden, AEBn.
Daviesen musikarako grina txiki-txikia zenean sortu zitzaiola azaldu du taldeak, Gene Kruparen "Drummin' Man" entzun eta berehala, eta gerora jazzerako, blueserako eta rock-and-rollerako pasioa garatu zuela.
Supertramp 1969an sortu zuen Daviesek Londresen, Roger Hodgsonekin batera. "Dreamer", "Bloody Well Right", "Breakfast in America", "Goodbye Stranger" eta " Even in The Quietest Moments" idatzi dituzte, besteak beste.
“Supertrampekin birak egitea eragotzi zioten osasun arazoak izan eta gero, Ricky and the Rockets taldean betiko lagunekin jotzen gozatzen zuen”, azaldu du taldeak.
Zure interesekoa izan daiteke
BIMEk musika arloko ehunka profesional bildu, eta 70 kontzertu eskainiko ditu Bilbon
Honela trebatzen dira kantu klasikoko belaunaldi berriak Donostiako Musikene zentroan
Latzen taldearen "Laztana" kantuak 30 urte bete ditu
Exkixuren bideoklip berria: “Amaiur” (2026)
Exkixu taldea itzuli da
Igor Arzuaga musikaria zendu da