Ekainak 19 eta 20

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zetak taldeak San Mameseko kontzerturako sarrera guztiak saldu ditu, eta bezperan ere joko du

Pello Reparaz buru duen taldeak "Mitoaroa III" ikuskizun distopikoa taularatuko du ekainaren 19an eta 20an Bilboko estadioan. Bihar, ostegunarekin, jarriko dira ekainaren 19rako sarrerak.  

20201208104921_zetak-ahotsenea_

Zetak taldeak ziztu bizian, lau orduan, saldu ditu ekainaren 20an San Mamesen emango duen kontzerturako sarrerak. Jarraian, ekainaren 19an ere beste kontzertu bat emango dutela iragarri du taldeak orduan. 

Zetak taldeak emanaldi historikoak eskainiko ditu San Mames futbol zelaian, Mitoaroa trilogia ixteko. Nafar taldeak oso ordu gutxian saldu ditu 2026ko ekainaren 20an eskainiko duen kontzerturako txartelak, eta beste bat iragarri du bezperarako; iragana, oraina eta, azken honetan, etorkizuna jorratu duen ikuskizun errenkadako azken gaualdiak izango dira.

Bizkaiko Aldundiaren babesa duen ekitaldiak euskal musikaren agertoki erraldoi bihurtuko du San Mames, 40.000 pertsona baino gehiago hartzeko aforoa duen espazioa.  

Hitzordua igande goizaldean jarri zuten, Mitoaroa kontzertu saileko bigarren emanaldiaren amaieran, Illunben, Donostian. Publikoak orduan jakin zuen, proiekzio baten bidez, saga trilogia bihurtuko zela eta azken kapitulua San Mamesera iritsiko zela.

Mitoaroaren eta publikoa XV. mendera eraman zuen Mitoaroa II ikuskizun harrigarriaren ondoren dator Mitoaroa III. Lehenengo proposamenak oraina hartu zuen ardatz, bigarrenak iragana berriztu zuen eta San Mameseko ikuskizunek etorkizun distopiko bat irudikatuko dute.  

“Apustuak, arriskua eta gauza ezberdinak bizitzeko aukera bat da Zetak”, nabarmendu du Reparazek, eta historia egiteko gogoz agertu da.

Ekainaren 19ko kontzerturako sarrerak bihar, irailak 11, jarriko dira salgai, 10:00etan.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X