Kneecap taldeko abeslariaren aurkako "terrorismo" salaketa bertan behera utzi dute
Taldeko managerrak pozik hartu du erabakia, eta honakoa esan du: "Kneecap historiaren alde egokian dago; Erresuma Batua, ez".
Erresuma Batuko auzitegi batek bertan behera utzi du Liam Og OhAnnaidh rap abeslariaren aurka ustezko terrorismoagatik irekitako kasua. Kneecap hip-hop taldeko kidea, Mo Chara izenaz ezaguna, 2024ko azaroan O2 Forumen egindako kontzertu batean, Erresuma Batuko hiriburuaren iparraldean, Hezbollah alderdi xiitaren bandera erakusteagatik inputatu dute.
Aurten Bilbao BBK Liven kontzertua eskaini dute, eta hirukoteak eskainitako elkarrizketa ikusgai da oraindik.
"Akusatuaren aurkako prozedurak legez kanpo ireki ziren eta baliogabeak dira", esan du Paul Goldspring epaileak, eta defentsari arrazoia eman dio. Fiskaltzak OhAnnaidhen aurkako auzia aurkezteko baimenik ez zuela eman esan zuen Poliziak terrorismoagatik karguei aurre egingo ziela jakinarazi zionean. "OhAnnaidh jauna, libre da alde egiteko", esan du epaileak Sky News telebista katearen arabera.
Daniel Lambert Kneecapeko managerrak pozik eman du erabaki horren berri X sare sozialean duen kontuaren bidez: "Irabazi dugu. Liam Og aske da", nabarmendu du. "Kneecapek ez die inon inoiz aurre egiten kargu edo zigorrei. Prozesu politikoek porrot egin dute. Kneecap historiaren alde egokian dago; Erresuma Batua, ez. Palestina aske!", erantsi du.
Epaiketaren aurretik, taldeak X kontuan esan du prozesua "distrakzioaren inauteri bat" zela. "Epaitegietan garaituko genituela esan genuen, eta hala egingo dugu. Palestina aske", adierazi zuen taldeak. Hezbollahri babesik eman izana ukatu zuen, eta agintariei leporatu zien "arreta gure gainean jartzea", "Gazan hilketak eta gosea ahalbidetzen dituzten bitartean, mendeetan Irlandan egin zuten bezala".
Banda 2017an sortu zen Belfasten, Ipar Irlandako hiriburuan, eta hiru lagunek osatzen dute. Abestien bidez, irlandar errepublikanismoaren alde agertu da, Irlanda bateratzearen eta Ulsterren britainiar domeinua amaitzearen alde egiten dute, baita sionismoaren aurka ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Inziartek "Zerrautsa" diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Festen
Olaia Inziarte abeslariak Zerrautsa izeneko bere bigarren diskoa aurkeztu du Bilbao Basque Fest jaialdian. “Zerrautsa” bere barrura egindako bidaia bat da, ahultasunari eta emozioei tartea eginez.
Lan Eskaintza Publikoa egingo da, Donostiako Jazzaldiaren zuzendari berria hautatzeko
Lanpostua aldi baterako betetzeko hautaketa prozesuak ez du emaitzarik eman, bi hautagaik uko egin baitiote lanpostua aldi baterako betetzeari. LEP bidez, behin betiko beteko da postua orain.
Ura Bere Bidean jaialdiak hirugarren emanaldi bat izango du urriaren 22an
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolatzaileek hirugarren bat gehitzea erabaki dute, urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
Korrontzik BECen amaituko du nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada eta Txekia Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.