EPAIKETA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kneecap taldeko abeslariaren aurkako "terrorismo" salaketa bertan behera utzi dute

Taldeko managerrak pozik hartu du erabakia, eta honakoa esan du: "Kneecap historiaren alde egokian dago; Erresuma Batua, ez".

Iragarkia
18:00 - 20:00

Erresuma Batuko auzitegi batek bertan behera utzi du Liam Og OhAnnaidh rap abeslariaren aurka ustezko terrorismoagatik irekitako kasua. Kneecap hip-hop taldeko kidea, Mo Chara izenaz ezaguna, 2024ko azaroan O2 Forumen egindako kontzertu batean, Erresuma Batuko hiriburuaren iparraldean, Hezbollah alderdi xiitaren bandera erakusteagatik inputatu dute.

Aurten Bilbao BBK Liven kontzertua eskaini dute, eta hirukoteak eskainitako elkarrizketa ikusgai da oraindik.

"Akusatuaren aurkako prozedurak legez kanpo ireki ziren eta baliogabeak dira", esan du Paul Goldspring epaileak, eta defentsari arrazoia eman dio. Fiskaltzak OhAnnaidhen aurkako auzia aurkezteko baimenik ez zuela eman esan zuen Poliziak terrorismoagatik karguei aurre egingo ziela jakinarazi zionean. "OhAnnaidh jauna, libre da alde egiteko", esan du epaileak Sky News telebista katearen arabera.

Daniel Lambert Kneecapeko managerrak pozik eman du erabaki horren berri X sare sozialean duen kontuaren bidez"Irabazi dugu. Liam Og aske da", nabarmendu du. "Kneecapek ez die inon inoiz aurre egiten kargu edo zigorrei. Prozesu politikoek porrot egin dute. Kneecap historiaren alde egokian dago; Erresuma Batua, ez. Palestina aske!", erantsi du.

Epaiketaren aurretik, taldeak X kontuan esan du prozesua "distrakzioaren inauteri bat" zela. "Epaitegietan garaituko genituela esan genuen, eta hala egingo dugu. Palestina aske", adierazi zuen taldeak. Hezbollahri babesik eman izana ukatu zuen, eta agintariei leporatu zien "arreta gure gainean jartzea", "Gazan hilketak eta gosea ahalbidetzen dituzten bitartean, mendeetan Irlandan egin zuten bezala".

Banda 2017an sortu zen Belfasten, Ipar Irlandako hiriburuan, eta hiru lagunek osatzen dute. Abestien bidez, irlandar errepublikanismoaren alde agertu da, Irlanda bateratzearen eta Ulsterren britainiar domeinua amaitzearen alde egiten dute, baita sionismoaren aurka ere.

Zure interesekoa izan daiteke

Oskorri argazkia Arantzazu
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe berriro oholtzara igo da da Oskorrirekin argitaratu gabe geratu ziren abestiak berreskuratzeko

Natxo de Felipe musikari beteranoak abesti horiei hautsa kendu eta bizitza berri bat eman die "Abandonatuak" ikuskizunean, Arantzazuko Santutegian. Hitzordua Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan txertatu da, eta EITBren parte-hartze eta babesarekin eraman da aurrera. Emanaldian, taldearen diskoetan sekula lekurik aurkitu ez zuten kantu horiek entzun ahal izan dira berriro, formatu berritu eta elektriko batean.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Natxo de Felipe agertokietara itzuliko da "Abandonatuak" proiektu berriarekin

Oskorrik agur esan eta 11 urtera, Natxo de Felipe berriro igoko da agertokietara disko berri batekin: Abandonatuak. Argitaratu gabe geratu ziren talde mitikoaren kantuak berreskuratu ditu proiektu honetan, eta abuztuaren 20an zuzenean aurkeztuko du Arantzazuko Santutegian, Donostiako Musika Hamabostaldiaren programazioaren barruan. Philiperena taldearekin batera aritu da disko honetan, Xabier de Felipe, Przemysaw Pujanek, Esther Alba eta Karmele Castillorekin batera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X