Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bizardunak eta Rita Payes, Santaspascuas jaialdia hasteko

Gaboneroko Iruñeko musika jaialdiaren programazioa Bizardunak taldeak abiatuko du ostegunean Zentralen, eta kataluniar tronboi-jotzaile, abeslari eta konpositorea igandean arituko da, Baluarten. 

Rita Payés

Rita Payesek kontzertua emango du Baluarten, abenduaren 28an. Argazkia: Lorena Dini. 

Santaspascuas Iruñeko musika jaialdia ostegunean, hilak 25, hasiko da hiria musikaz janzten, orduan hasiko baita, kontzertu eta DJ saioen Gabonetako programazioa. Lehen aste hau Bizardunak taldeak irekiko du egun horretan, 20:00etatik aurrera Zentral aretoan, Apotheke nafar taldeak lagunduta (sarrerak agortuta).   

Bizardunak

Ostiralean, abenduak 26, ParqusVR eta Exnovios iruindarren txanda izango da, biok ere Zentralen joko dute eta, eta larunbatean Cyclek joko du, Canalla aretoan. Igandean, azkenik, Rita Payes kataluniarrak, jazz garaikideko izen handienetako batek, Baluarten joko du.

Horrez gainera, abenduaren 26, 27 eta 28an (12:00-14:00) DJ Makalak DJ ikastaroak emango ditu Laban, eta Civican auditoriumak Nacho Vegasen eta Anariren hitzaldia hartuko du igandean (“La poesía en la música”).

Bertaratzen direnek, gainera, Cristina Martinezen ikus-entzunezko instalazio bat ikusi ahalko dute, han baita ikusgai, urtarrilaren 5era arte, 'Detrás del ruido. El Columpio asesino' pieza.

Hainbat eta hainbat DJren emanaldiak ere izango dira, hiriko hainbat tabernatan.

Datorren astean, kontzertuak emango dituzte Barry Bk eta Castazabalek (Zentral, abenduak 30), Hindsek eta Rufus T Fireflyk (Zentral, urtarrilak 3) eta Tatxersek eta Ezezezek (Indara, urtarrilak 4). 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X