Urtarrilak 12-16
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadiko Orkestrak Strauss, Brahms eta Arriaga interpretatuko ditu denboraldiko bosgarren programan

Rachel Willis-Sorensen sopranoa eta Jaime Martin flauta-jotzaile eta zuzendaria izango ditu lagun euskal orkestrak urtarrilaren 12tik 16ra Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Bilbon egingo dituen emanaldietan.

Rachel Willis-Sorensenek Richard Straussen azken lau kantak (Liederrak) interpretatuko ditu. Argazkia: Olivia Kahler.

Euskadiko Orkestrak 2025-2026ko denboraldiko bosgarren kontzertu programa eskainiko du aste honetan, astelehenetik ostiralera, Hegoaldeko lau hiriburuetan. 'Arriaga / Strauss' izenburupean, Rachel Willis-Sorensen soprano estatubatuarra eta Jaime Martín zuzendaria gonbidatu dituzte emanaldiotarako.

Willis-Sorensenek Richard Straussen azken lau kantak (Liederrak) interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrarekin, Straussek 84 urterekin konposatu zuen "testamentu musikala".

Gainera, bosgarren programak Los esclavos felices Juan Crisostomo de Arriaga konpositore bilbotarrak 14 urterekin idatzitako pieza ere jasotzen du, haren heriotzaren 200. urteurrenean, eta, programaren bigarren erdian, Johannes Brahmsen 4. sinfonia entzungo da.

Kontzertu guztiak 19:30ean hasiko dira: astelehen honetan eta ostegunean, urtarrilaren 12an eta 15ean, Donostiako Kursaal Auditoriumean; asteartean, urtarrilaren 13an, Gasteizko Jesus Guridi Kontserbatorioan; asteazkenean, urtarrilaren 14an, Iruñeko Baluarte Auditoriumean; eta ostiralean, urtarrilaren 16an, Euskalduna Bilbao Jauregian.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X