25. edizioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arriagak ireki eta Fallak itxiko du Musika-Música jaialdia

Bilboko jaialdiaren 25. edizioa Arriagan hasi, eta Euskalduna jauregian egingo da martxoaren 6, 7 eta 8an. 

Bilbao Orkestra Sinfonikoa BOS
Bilbao Orkestra Sinfonikoa izango da jaialdiaren hasiera kontzertuaren protagonista

Musika-Musica musika klasikoko Bilboko jaialdiaren 25. edizioa martxoaren 6an abiatuko da, Arriaga Bilboko antzokian. Bilboko Koral Elkarteak eta BOS Bilbao Orkestra Sinfonikoak Juan Cristostomo Arriaga bilbotar konpositorearen “Re minorreko sinfonia” joko dute orduan, eta, jaialdia ixteko, Granada Hiriko Orkestrak “Noches en los jardines de España” eta “El amor brujo” Manuel de Fallaren lanetan oinarritutako kontzertua egingo dute, hilaren 8an, Euskaldunan.   

Bien bitartean, 69 kontzertu izango dira, martxoaren 6, 7 eta 8an, eta sarrerak prezio eskuragarrian (4 eta 15 euro arte), eta, hasierako kontzertua izan ezik, denak ere Euskalduna jauregian. 

Lehenbiziko kontzertuan “Te Deum” G. Bizeten pieza ere joko dute, Arriagaren lanaz gain, eta Euskalduna jauregiko kontzertuek 45 bat minutuko iraupena izango dute. 

Kontzertu sinfoniko eta koralak Aditoriumean izango dira, eta han entzungo dira Beethoven, Gustav Mahler, J. Brahms, R. Wagner, Txaikovski, Mozart eta Straussen lanak. Areto horrek berorrek itxiera kontzertua hartuko du; Granada Hiriko Orkestrak Manuel de Falla konpositoreari eskainitakoa, zeinetan “Noches en los jardines de España” eta “El amor brujo” entzungo baitira.

Sarrerak otsailaren 12an jarriko dituzte salgai.   

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X