Uztailak 9-11
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela

2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.

Basoa eremua, Blbao BBK Live jaialdian

Basoa, jaialdiko gune elektronikoetako bat. Argazkia: Oscar L Tejeda.

Uztailaren 9, 10 eta 11n, Basoak eta Lasaik bi programazio ezberdin eskainiko dizkiete, berriz ere, Bilbao BBK Live jaialdiaren 20. urteurrenera bertaratzen diren bisitariei: "musikan murgiltzeko pista eta gaueko aterpea" izango da Basoa, eta espazio patxadatsuagoa, Lasai gunea.

Basoan, 2manydjs eta Erol Alkan b2b Optimo (Espacio) arituko dira, DJ Koze, Paula Tape, Dee Diggs eta Guim, baita Donato Dozzy, DJ Nobu, Vlada, Sedef Adasque eta Miravalles ere.

Egitaraua osatzeko, Bashkka, Badsista, Nicolas Lutz eta Mattias El Mansouriren musika ere entzungo da, zuhaitz artean.

Lasain, Minor AM kolektiboak Suze Ijó, James Massiah, Livwutang, Joni DJ eta Amelia Holt aurkeztuko ditu; Meritxell de Sotok Elena Barker, Genosidra, Somadamantina (live), Torus eta Meritxell de Soto bera proposatu ditu; eta Ylia, Toni Bass, Alexis Le-Tan eta Iro Aka bikote kataluniarra ere arituko dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X