Musika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Korrontzik BECen emango dio amaiera nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari

BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da aipatutakoa, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada edo Txekiar Errepublikara iritsiko da.

Korrontzi

Korrontzi folk taldeak ikuskizun berezia eskainiko du 2027ko martxoaren 13an Barakaldoko BECen, eta nazioarteko bira ere iragarri du, Agus Barandiaranek gidatutako "Korrontzi dantzan" ekimenaren hamargarren urteurrenaren kariaz.

BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da aipatutakoa, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada edo Txekiar Errepublikara iritsiko da.

200 dantza-talde eta 2.000 dantzari biltzea da asmoa; izan ere, kontzertua ematen duten herri edo hiri bakoitzean tokian tokiko dantzariekin partekatuko dute agertokia.

2006an sortu zen Korrontzi Dantzan proiektua, Euskal Herriko dantza taldeek Oinkari Dantza Taldearen koreografiak ikas zitzaten.

Azken hitzordua martxoaren 13an izango da

Azken hitzorduan, datorren martxoaren 13an, Korrontzik ehun bat dantza talde eta 1.200 dantzari bilduko ditu Barakaldon.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X