Ura Bere Bidean 2026k hirugarren emanaldi bat iragarri du urriaren 22rako
Aurresalmentan urriaren 23ko eta 24ko emanaldietarako sarrerak agortu ondoren, antolakuntzak hirugarren bat gehitzea erabaki du urriaren 22an, osteguna. Besteak beste, Olaia Inziartek, Eñaut Elorrietak, Zea Maysek edota Pantxoa eta Peiok hartuko dute parte aurtengo edizioan.
"Edizio berezia eta berritua". Hitzok erabili dituzte Ura Bere Bidean 2026 nolakoa datorren azaltzeko. Aurreikusita zeuden urriaren 23ko eta 24ko emanaldiei hirugarren bat gehituko zaie urriaren 22an (osteguna), eta denera, 29 dira parte hartuko duten taldeak eta artistak. Fernando Velazquezen zuzendaritzapean, Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin eta Bilboko Koral Elkartearekin batera arituko dira guztiak.
Bilboko Campos Antzokian aurkeztu dute jaialdiaren seigarren edizioa, gaur arratsaldean, eta han eman dute jakitera kartela. Esan dutenez, artista gehienak, % 70, orain arte Ura Bere Bideanen egon gabeak dira; % 27 iazko ekitaldian egon ziren; eta gainerako % 3, lehenagoko edizioetan. Honako hauek dira aurten BEC!-eko oholtzara igoko direnak: Mirua, Maruxak, Tatta, Merina Gris, Dupla, Olaia Inziarte, Hofe, Bengo, Sara Zozaya, Judith Neddermann, Shinova, En Tol Sarmiento, The Uskis, Lendakaris Muertos, Betizu Taldea, Eñaut Elorrieta, Zea Mays, Betagarri, Alaitz eta Maider, Pasión Vega, Xabi Solano, Deabru Beltzak, Doctor Deseo, Evaristo, Niko Etxart, Joselu Anaiak, Gontzal Mendibil eta Pantxoa eta Peio.
Aurkezpenean esan dutenez, Joselu Anaiak taldea omenduko dute aurtengo edizioan, eta Deabru Beltzak taldearen 30. urteurrena ere ospatuko dute. Ohi bezala, kontzertuek aurrez iragarri gabeko elkarlan eta ezustekoak ere izango dituzte.
Ura Bere Bidean ekimenaren web orrian jarriko dituzte salgai hirugarren emanaldirako sarrerak; bihar, martxoak 31, komunitateko kideek izango dute erosteko aukera, eta etzi, apirilak 1, publiko orokorrak.
Bere bost urteko ibilbidean, belaunaldi desberdinetako artistak balioan jartzea izan du helburu ekimenak, haien ekarpena aitortzea, publikoak zabaltzea eta azken 50 urteetako euskarazko musikaren inguruan ondare sinfonikoa sortzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik BECen emango dio amaiera nazioartean egingo duen 50 kontzertuko birari
BECeko kontzertua "Mundua Dantzan" biraren amaiera izango da. Hain zuzen ere, 50 kontzertuko bira izango da aipatutakoa, eta, besteak beste, Malaysia, Kanada edo Txekiar Errepublikara iritsiko da.
"Agur esan barik" dokumentala aurrestreinatuko du Gatibuk
Gatiburen ibilbideko azken urtean filmatutako lanak taldearen bideari begiratzen dio, Jabi Elortegi zuzendariaren ikuspegitik. Gaur aurrestreina egingo dute Bilbon, eta irailetik aurrera egongo da ikusgai, zinema jaialdietan eta Primeran plataforman.
Juan Diego Flórez, Sokolov eta Juanjo Mena, Donostiako Musika Hamabostaldian
Perutar tenorrak irekiko du jaialdia, abuztuaren 2an, Italiako eta Frantziako opera, zarzuela eta musika hegoamerikarreko piezekin eraikitako programa batean, pianistak Beethoven eta Schuberten obrak interpretatuko ditu eta gasteiztar maisuak "Arriaga harrigarria" kontzertua zuzenduko du.
Sun Ra Arkestra eta Snarky Puppy, Gasteizko jazz jaialdiko kontzertu nagusiak ixteko
Ruben Blades, Gretchen Parlato, Take 6, The Bad Plus, Irene Reigen laukotea eta Magali Sare eta Manel Fortiá bikotea arituko dira Mendizorrotzan. Sarrerak bihar, hilak 27, jarriko dituzte salgai.
Pablo Martín Caminero, Merina Gris eta “Xorieri” Izaroren kantua saritu dituzte MIN sarietan
Carlos Aresek eta Valeria Castrok hiruna sari eraman dituzte musika independentearen Espainiako sarietan; Al cantek jazz álbum onenaren saria eraman du, Zuloak euskarazko disko onenarena eta Izaroren eta Baiucaren arteko lankidetzaren emaitzak ekoizpen onenaren saria, Alejandro Guillanen lanari esker.
Gernikako “lekuek”, musikaz gainezka martxoaren 25etik 29ra
Lekuek festibalak hamaika kontzertu, aurkezpenak, dokumentalak, ikastaroak, DJ saioak eta kale ekimena proposatuko ditu bost egunez: Mourn, Olaia Inziarte, Xiberoots, Guadalupe Plata, Janus Lester…
Sigur Rós talde islandiarrak Bilbon joko du irailaren 15ean
Emanaldia Euskalduna Jauregian izango da, Bilbao Orkestra Sinfonikoarekin batera. Kontzertua Robert Ames zuzendariarekin eta tokian tokiko orkestrekin egiten ari diren biraren parte da.
Basoa eta Lasai Bilbao BBK Live jaialdiko guneek osatu dute aurtengo kartela
2manydjs (DJ set), Donato Dozzy, Erol Alkan, Meritxell de Soto, DJ Koze, Somadamantina (live) eta beste hainbat disko-jartzaile arituko dira jaialdiko bi gune elektronikoetan.
Abestu Euskadiko Orkestrarekin ekimenaren bigarren edizioa Euskaldunara iritsiko da gaur
Aurten 132 abeslari ez profesionalek parte hartuko dute ekimen honetan, orkestrarekin eszenatokian zuzenean abestuz. Gaur Bilbon arituko dira, Euskalduna Jauregian, eta datorren astean bi emanaldi eskainiko dituzte Donostian, Kursaal Jauregian.