Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Luis Garcia Berlanga zinemagilea hil da

Madrilenhil da larunbat goizaldean, etxean, senitartekoek aditzera eman dutenez, 89 urte zituela.
Berlanga. Argazkia: EFE
Berlanga. Argazkia: EFE

Bart hil da Luis Garcia Berlanga zinema zuzendaria, 89 urte zituela, Madrilgo etxean, familiak ezagutzera eman duenaren arabera. Maisuaren hil-kapera Zinema Akademiaren egoitzan jarri dute eta igandeko 13:00ak arte zabalik izango da.

Zuzendari valentziarrak Alzheimer gaixotasuna zuen baina, hala ere, ekitaldi publikoetan parte hartzen jarraitu zuen. Azken agerraldia aste honetan bertan izan zen, Médicos Sin Fronteras elkartearen kanpaina solidario batean parte hartzeko.

1921. urtean Valentzian jaioa, filmografia luzea utzi digu Berlangak. Zuzendutako zinten artean Bienvenido Mr. Marshall, Calabuch, El verdugo, Plácido, Tamaño natural nahiz La escopeta nacional ala La vaquilla, besteak beste, azpimarra ditzakegu.

Espainiako zinemaren maisuak sari anitz jaso zituen, tartean, Zinematografia Sari Nazionala 1980ean, Arte Ederretako Urrezko Domina 1981. urtean eta Arteen Asturiasko Printze Saria 1986ean.

Berlangaren zuzendaritzapean, espainiar zinemaren aktore handienak izan ziren, hala nola, Fernando Fernan Gomez, Alfredo Landa, Agustin Gonzalez, Manuel Aleixandre eta Jose Luis Lopez Vazquez. Gainera, garai hartako gidoilari eta zuzendari onenekin lan egin zuen Berlangak, Rafael Azconarekin eta Juan Antonio Bardemekin, besteak beste. Azken honekin lantalde oparoa sortu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X