'La chispa de la vida', Alex de la Iglesiaren pelikularik 'garratzena'
Euskadiko Filmategiak antolatuta, Bilbon egin dute asteazken honetan Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikularen estreinaurrekoa. Jose Mota eta Salma Hayek aktoreak protagonista dituen lana 2012ko urtarrilaren 12an iritsiko da zinema aretoetara.
Ordu batzuk lehenago, prentsaurrekoan aurkeztu du De la Iglesiak bere film berria. Krisi garaian gure inguruan bizi dugun egoera gertutik erakusten digun lana da 'La chispa de la vida', zuzendariak berak azaldu duenez. Bilbotarrarentzat bere ibilbideko pelikularik ''garratz eta mingotsena'' da, ''duintasuna jorratzen duen tragikomedia''. ''Ezin dut komedia albo batera utzi. Munduari begiratzeko dudan moduaren barnean dago, eta zerbait serioa kontatu nahi dudanean beti jotzen du komedia egitera'', azaldu du.
Robertoren istorioa dakar De la Iglesiak lan berri honetan. Langabezian geratu ondoren, guztia galduta, unerik zoriontsuena eman dion lekura itzuliko da: bere emaztearekin batera eztei-bidaian bisitatu zuen hotela. Dena den, bertara heltzean, eraikina eraitsi egin dutela ikusiko du Robertok, Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa egin baitute bertan. Museoaren inaugurazio egunean bertan iritsiko da Roberto Cartagenara, eraikinaren azken lanak bukatzen ari direla. Bertan erori eta kolpea emango du buruan, mugitu ezinik geratuta. Orduan, ametsen, oroitzapenen eta errealitatearen arteko nahasketan murgilduko da Roberto.
Bilboko emanaldian ez dute parte hartu filmeko protagonistek. Antzeztaldean, Blanca Portillok, Juanjo Puigcorbek, Juan Luis Galiardok, Fernando Tejerok, Santiago Segurak, Carolina Bangek eta Antonio Garridok ere parte hartu dute.
Atzera begirako 'ferpektua'
Aurrestreinaldia Euskadiko Filmategiak zuzendari bilbotarraren lanekin antolatu duen atzera begirakoaren baitan dago. Ziklo hau Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Baionan egiten ari dira.
Euskadiko Filmategiak antolatuta, Bilbon egin dute asteazken honetan Alex de la Iglesiaren 'La chispa de la vida' pelikularen estreinaurrekoa. Jose Mota eta Salma Hayek aktoreak protagonista dituen lana 2012ko urtarrilaren 12an iritsiko da zinema aretoetara. Ordu batzuk lehenago, prentsaurrekoan aurkeztu du De la Iglesiak bere film berria. Krisi garaian gure inguruan bizi dugun egoera gertutik erakusten digun lana da 'La chispa de la vida', zuzendariak berak azaldu duenez. Bilbotarrarentzat bere ibilbideko pelikularik ''garratz eta mingotsena'' da, ''duintasuna jorratzen duen tragikomedia''. ''Ezin dut komedia albo batera utzi. Munduari begiratzeko dudan moduaren barnean dago, eta zerbait serioa kontatu nahi dudanean beti jotzen du komedia egitera'', azaldu du. Robertoren istorioa dakar De la Iglesiak lan berri honetan. Langabezian geratu ondoren, guztia galduta, unerik zoriontsuena eman dion lekura itzuliko da: bere emaztearekin batera eztei-bidaian bisitatu zuen hotela. Dena den, bertara heltzean, eraikina eraitsi egin dutela ikusiko du Robertok, Cartagenako Erromatar Antzokiaren museoa egin baitute bertan. Museoaren inaugurazio egunean bertan iritsiko da Roberto Cartagenara, eraikinaren azken lanak bukatzen ari direla. Bertan erori eta kolpea emango du buruan, mugitu ezinik geratuta. Orduan, ametsen, oroitzapenen eta errealitatearen arteko nahasketan murgilduko da Roberto.Bilboko emanaldian ez dute parte hartu filmeko protagonistek. Antzeztaldean, Blanca Portillok, Juanjo Puigcorbek, Juan Luis Galiardok, Fernando Tejerok, Santiago Segurak, Carolina Bangek eta Antonio Garridok ere parte hartu dute.Atzera begirako 'ferpektua'Aurrestreinaldia Euskadiko Filmategiak zuzendari bilbotarraren lanekin antolatu duen atzera begirakoaren baitan dago. Ziklo hau Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Baionan egiten ari dira.
Zure interesekoa izan daiteke
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.
ZUZENEAN: Zinegoak jaialdiaren amaiera gala
Mikel Rueda “Boga” seriea zuzentzen ari da EITBrentzat
Sei ataleko seriea Mikel Santiagok eta Txemi Parrak sortu dute, eta Mikel Losada eta Iraia Elias ditu protagonista. Primeran EITBren plataforman egongo da ikusgai.
Haurtzaroari begira jarri da Marina Palacio "Y así seguirán las cosas" filmean
Euskal zuzendariak haurtzaroari eta despopulazioari buruzko istorio bat kontatuko du bere lehen film luzean. Aitarekin batera idatzi du, eta sei urtean filmatuko dute, Palentzian.
Alex de la Iglesia animazioan murgilduko da, Lovecraft idazlearen obran inspiratuta
'Ages of Madness: The Howling of the Jinn' goiburua hartuko du pelikulak, eta 'Necronomicon' idazle estatubatuarraren fikzioko liburuan oinarrituko da. Garai eta toki ezberdinetan kokatutako hainbat istorio harilkatuko ditu.
Aitor Gabilondok torturari buruzko film bat zuzenduko du
Patria seriearen sortzaileak “kontakizuna osatzeko beharra” sentitzen du, “serieak zorretan nagoela sentiarazi eta gero”. EITB proiektuan parte hartzen ari da.
Petrus me fecit, Helena lapidem meum reflexa est
Zorteak zera eman dio Petrus zinema piezari: testura ezberdin bat, bene-benetakoa, plantak egiten ez dituena.