'Aita, zombia naiz', 3Dko 'I Pasartea'ren eta Spielbergen aurka
Steven Spielbergen azken lanak, "Izarretako gerra" sagaren "I. pasartea" atalaren aurka eta Xixongo zinemaldiko irabazlearen, "Declaración de guerra" filmaren aurka egin beharko du aste honetan. Bestalde, "Aita, zombia naiz" eta Arkaitz Basterraren "Life & Film" dokumentala estreinatuko dituzte.
Steven Spielbergen azken filmeko protagonista zaldi bat da. Jeremy Irvin, David Thewlis eta Emily Watson dira "Caballo de batalla" gerrazko dramaren protagonistak. Michael Morpurgoren eleberrian oinarritzen da, antzezlanarekin arrakasta handia izan ostean.
George Lucasen epopeia galaktikoa hiru dimentsiotara helduko da aste honetan, "Izarretako gerra, I. pasartea: Mamu mehatxua" (1999). Berriz estreinatuko dute, Light and Magic efektu berezien enpresa entzutetsuak urtebeteko prozesua egin ostean.
Xixongo azken zinemaldian arrakasta itzela lortu ostean, "Declaración de guerra" frantziarra gure zinema-aretoetara helduko da. Valérie Donzelli zinemagileak idatzi, zuzendu eta protagonizatu du filma.
Ricardo Ramonek eta Joan Espinachek zuzendu dute "Aita, zombia naiz" animaziozko pelikula. Zombiak, sorginak eta bestelako pertsonaia beldurgarriak ikus daitezke: Goya sarietara hautagai izatea lortu du, animaziozko film onenaren sailean. Tim Burtonen filmen estetika biltzen du eta Dixieren abentura magiko eta iluna jasotzen du. Zombiekin bizi eta gero, bizitzaren arazoei aurre egitea lortuko du.
Arkaitz Basterraren "Life & Film" Vojtech Jasny zine zuzendari txekiarraren gaineko dokumentala da, 60eko hamarkadan hasita Europan arrakasta gehien lortu zuen zuzendarien artean dagoen zuzendariari buruzkoa.
"El invitado" lana ekoizteaz gain, bertako protagonista ere bada Denzel Washington bi Oscar sariren irabazlea. Lurmutur Hirian kokatutako thrillerra da eta CIAren ustelkeria kasuen inguruan amets egiten du. Protagonistak Ryan Reynolds, Sam Shepard, Brendan Gleeson eta Vera Farmiga dira.
"Lo mejor de Eva" filmeko protagonistak Leonor Watling eta Miguel Angel Silvestre dira. Mariano Barrosok zuzendu du misterio ukituak dituen drama hori. Justizian itsu-itsuan sinesten duen epaile baten istorioa da.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.
Oscar sarien 98. edizioko palmaresa
One Battle After Another filmak sei Oscar lortu ditu, gaueko sari nagusia barne, film onenarena; Sinnersek, 16 ataletan izendatuta egonik, lau estatuatxo erdietsi ditu.
Oscar sarietako unerik onenak
Oscar sariek une gogoangarriak eta look apurtzaileak utzi dituzte. Hemen adibide batzuk.
“One Battle After Another” Paul Thomas Andersonen filma nagusi, Oscar sarietan
Estatubatuar zuzendariaren filma izan da Hollywoodeko sarien 98. edizioaren gaueko izarra, sei sari bereganatuta; besteak beste, film, zuzendari eta gidoi egokitu onenen ataletan irabazi du.
Gemma Cuervo aktorea hil da, 91 urte zituela
Antzokietako oholtza gainean egindako lanagatik eta telebistako programa zein telesailetan agertzeagatik oso ezaguna zen Bartzelonan jaio eta Madrilen hil den aktorea.
Hollywood, Oscar sarien 98. ekitaldirako prest
"Sinners" filmak markak hautsi ditu 16 izendapen jasota, eta "Sirat" Nazioarteko Film Onenaren saria jasotzeko izendatu dute. Emma Stone, Jessie Buckley, Rose Byrne, Timothee Chalamet, Leonardo DiCaprio eta Benicio del Toro izango dira galan protagonista nagusiak.
“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman
Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.
Aranzazu Calleja musikagileak FANT zinema jaialdiaren ohorezko saria jasoko du
Fantasiazko zinemaren Bilboko jaialdia La casa en el árbol Luis Calderonen filmak irekiko du.
Beren senetik irten diren pelikulen alde, topa
Adibiderik nahi, behar? Hona hemen txundigarri oso diren pare bat: Maggie Gyllenhaalen The Bride! eta Anders Thomas Jensenen The Last Viking.