Sariak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'The Artist', BAFTA sarietako irabazle

Meryl Streepi Margaret Thatcherren paperean sartzeagatik Britainia Handiko Zinema Akademiaren saria eman diote eta baita Pedro Almodovar ere, 'La piel que habito' filmagatik.
18:00 - 20:00
'The Artist', BAFTA sarietan garaile

"The Artist!" zuri-beltzezko filmak Britainia Handiko Zinema Akademiaren zazpi Bafta sari eskuratu ditu. Meryl Streep Margaret Thatcherren paperean sartu zen eta horregatik saritu dute. Pedro Almodovarrek ere saria eskuratu du, pronostikoen aurka.

Britainia Handiko zaporedun Oscar sarien aurrekaria dira Baftak eta Frantziako film batek jaso ditu sari garrantzitsuenak12 hautagaitzetatik zazpi eskuratu ditu eta Hollywoodeko Akademiaren sarietarako faboritoa da. Bi aste barru emango dituzte Oscar sariak.

Gaueko ustekabeetako bat Pedro Almodovarren saria izan da. "La piel que habito" filmak atzerriko film onenari saria jaso zuen, kinielek "The separation" iraniarra irabazletzat ematen zuten arren.

Gaztelako zuzendariaren bostgarren Bafta saria da: ez zen Londresen izan, Anil Kapoor Bollywoodeko aktoreak eskerak emateko agiri bat irakurri du.

Martin Scorsesek ez du zuzendari onenari saria jaso, baina gaueko txalo zaparrada beroena jaso du, ohorezko Bafta saria jaso zuenean. Bere ibilbidean"Taxi Driver", "Infiltrados" eta "Toro salvaje" dira aipagarrienak. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X