Estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

'Hugo' eta 'Astebete Marilynekin', zinema-aretoetan

Martin Scorseseren lehenengo 3D filma eta Michelle Williams protagonista den 50. hamarkadako Hollywooden girotutako filma aurrez aurre ipiniko dira.
18:00 - 20:00
'La invención de Hugo' eta 'Mi semana con Marilyn', zinemetan aurrez aurre

Asteburu honetan “Hugo”, Martin Scorseseren lehen 3D filma eta “Astebete Marilynekin”, 50. hamarkadako Hollywooden girotutako filma ikusgai egongo dira zinemetan.

Scorsesek, “Hugo” fimarekin omenaldi sentikor eta ederra egiten dio zinemari. Zinemagile italoamerikarrarentzat hiru dimentsiotan grabaturiko lehenengo filma da hau. Honekin Oscarretarako 11 sari-proposamen lortu ditu.

Bi sari-proposamen, emakumezko aktore onenarentzako (Michelle Williams) eta bigarren gizonezko aktore onenarentzako (Kenneth Branagh). Simon Curtisen gidaritzapean grabaturiko drama koproduzioa, Colin Clarkeren oroitzapen liburu batean du jatorria. Erresuma Batuan eta Ameriketako Estatu Batuen artean grabatu da.

Mark Neveldine eta Brian Taylor, “Crank” filmaren arduradunak, Mark Steven Johnsonen lekuko hartzen dute “El Motorista Fantasma” filma zuzentzeko. Nicolas Cage aktoreak berriro ere protagonista bezala parte hartzen du, Marverl komikietako heroiaren abenturetako moldaketan.

Maïwenn, emakumezko aktore eta zuzendari frantziarrak “Polisse” filma zuzentzen du. Honek, Adingabeen Babes Unitateko polizia departamentu bateko kideen egunerokotasuna islatzen du. Beraien eginkizunak, beste batzuen artean, pederastak atxilotzea, adingabeko zorro-lapurrak jarraitzea eta tratu txarrak ematen dituzten gurasoei galdeketak egitea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X