'The Artist' frantziarra, garaile Oscar sarietan
'The Artist' pelikula mutu frantziarrak bost Oscar sari eskuratu ditu Los Angelesen egin den galan, tartean, film onenarena, gizonezko aktore onenarena (Jean Dujardinentzat), zuzendari onenarena eta soinu banda onenarena (Ludovic Bourcentzat). "Billy Wilderri eskerrak eman nahi dizkiot", adierazi du hirutan Michel Hazanavicius pelikularen zuzendariak. Aurretik, Uggie zintako txakur protagonistari eskerrak eman dizkio zuzendari onenaren saria jasotakoan.
Anglosaxoia ez den pelikula batek film onenaren saria lortu duen lehen aldia izan da eta pelikula mutu batek sari garrantzitsuena lortzen duen bigarrena.
"Hugo" pelikulak, bere aldetik, beste bost Oscar sari jaso ditu, baina sail teknikoetan: ikusizko efektu onenarena, zuzendaritza artistiko onenarena, argazkilaritza onenarena, soinu editatze onenarena eta soinu efektu onenarena.
Alberto Iglesias euskal konpositoreak ez du soinu banda onenaren saria eskuratu. Gaueko irabazleak, "The Artist" lanak, eskuratu du sari hori ere. Bestalde, "Rango" filmak animaziozko pelikula onenaren saria eskuratu du, Fernando Truebaren eta Javier Mariscalen "Chico & Rita" kanpoan utzita. Woody Allenen "Midnight in Paris" lanak, bere aldetik, jatorrizko gidoi onenaren saria eskuratu du (Jaume Roures espainiarrak ekoitzi du).
Meryl Streep aktore estatubatuarrak Viola Davis ("Neskameak eta andreak") gailendu du eta emakumezko aktore onenaren saria eskuratu du "Burdinazko dama" pelikulan egindako lanagatik. "Kramer vs. Kramer" eta "Sophieren erabakia" pelikulekin saria lortu ostean, hirugarren estatuatxoa da. Ingrid Bergmanek, Jack Nicholsonek eta Walter Brennanek soilik eskuratu dute marka hori eta Katherine Hepburnek bat gehiago eskuratu zuen. "Burdinazko dama" pelikula bi sari jasotzeko hautagai izendatu zuten eta biak lortu ditu: emakumezko aktore onena eta makillajerik onenarena.
Iragarpen guztiak bete egin dira antzeztaldeko aktore onenen sailean: Christopher Plummer ("Beginners") estatuatxo bat irabazi duen aktore zaharrena -82 urte- da eta Octavia Spencerrek "Neskameak eta andreak" lanagatik jaso du saria.
Billy Crystal komikoak gidatu duen ekitaldian saria lortu duten beste pelikula batzuk: ingelesez ez den film onenaren saria Asghar Farhadiren "Nader eta Simin, banaketa baten istorioa" lanak eskuratu du, gidoi egokiturik onenaren saria "Ondorengoak" filmarentzat izan da eta dokumental laburrik onenaren saria "Saving Face" lanarentzat. Abesti onenaren saria, berriz, "Man or Muppet" pelikulak lortu du.
Zure interesekoa izan daiteke
“Sucia” eta “Black water” sarituko ditu Giza Eskubideen Zinemaldiak
Bàrbara Mestanza eta Marc Pujolarren dokumentalak film luze onenaren Ikusleen saria jasoko du, eta Black water Natxo Leuzaren lanak Amnesty International saria. Gaur bukatuko da jaialdia, eta Imanol Uribek ohorezko saria jasoko du.
Imanol Uribe: "Intolerantziaren aurkako borrokak gidatu nau"
Euskal zinemagileak, La fuga de Segovia, La muerte de Mikel, Días contados eta El rey pasmado filmen egileak, Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldiaren sari berezia jasoko du ostegun honetan, "errealitateari atxikia" duen zinemari esker.
Lara Izagirre “Yerma”ren bertsio garaikide eta urbanoa filmatzen ari da euskaraz
Zinemagilearen hirugarren film luzearen protagonistak Ane Pikaza eta Aitor Borobia dira, eta Maria Goiricelayarekin batera dago idatzita, Lorcaren lan hori antzerkirako arrakastaz moldatu zuen antzerkigilearekin.
Euskal zinemak ongietorria egin dio Maialen Belokiri
Jose Luis Rebordinosek, lekukoa emango dion zuzendariak, eta Koldo Almandoz eta Lara Izagirre zinemagileek Beloki Zinemaldiko buru izendatu izanaz hitz egin digute.
Maialen Beloki izango da Donostiako Zinemaldiaren zuzendaria 2027tik aurrera
Zinemaldiaren Administrazio Kontseiluak aho batez aukeratu du Beloki, Jose Luis Rebordinosen ondorengo gisa.
Lander Garro: "Memoria pertsonaia bat gehiago da 'Lutxi eta zuhaitza'n"
1987an Pasaian, Guardia Zibilaren esku, egoera nahasian hilik gertatu zen Lucía Urigoitia ETAko kidearen istorioa kontatzen du dokumentalak. Fikziozko zatiak eta lekukoen adierazpenak uztartzen ditu Lander Garroren pelikulak.
"I lit the Fire!" Valeria Lemesevskayaren filma izan da Punto de Vista jaialdiko lanik onena
Epaimahaiak bielorrusiar zuzendariaren dokumentala aukeratu du Nafarroako Zinema Dokumentalaren Jaialdiko Sail Ofizialeko film luze onentzat. Film labur onenaren saria, EITBk babestutako golardoa, 3cm of Complexity Anna Vasofen filmari eman diote.
Urrats historikoa eman du euskal ikus-entzunezkoen sektoreak: Zinemaren Akademia eratuko du
Etorkizuneko akademia espazio "inklusiboa eta anitza" izatea nahi dute, sektorearen garapena bultzatzeko balioko duena. Euskal Herriko 150 profesionalen baino gehiagoren babesa du ekimenak.
Amets Hautsien zumardia Zornotzan dago
Boulevard pelikula ikusten ari zarela, oso sentsazio arraroa sumatzen duzu zure baitan. Pertsonaiek izen arrotzak dituzte: Hasley Weigel, Luke Howland, Ligé Neizan, Zev… Ez dute, baina, anglo-saxoi itxurarik, ibilerarik, aurpegierarik, gorpuzkerarik.
Elena Irureta aktoreari aitortza eginez hasi dute Silver Film Festival jaialdia Bilbon
Maitasuna eta Sexua (adingabea) lelopean, 60 urtetik gorako pertsonak oinarri dituen Silver Film Festival jaialdiari hasiera eman diote astelehen honetan, Bilbon. Apirilaren 24ra bitartean, hainbat jarduera hartuko ditu ekimenak eta, gaur, Elena Irureta aktoreari EITB Silver saria eman diote.