Estreinaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Andaluziako gerra osteko urteak, thriller batean

'Miel de Naranjas' estreinatuko du aste honetan Imanol Uribek. Iban Garate eta Blanca Suarez dira protagonistak eta Malagako zinemaldian zuzendari eta gidoilari berri onenari sariak lortu zituen.
18:00 - 20:00
Imanol Uribek 'Miel de naranjas' aurkezten digu

Malagako zinemaldian jasotako sariek eta kritika onek lagunduta, asteburu honetan iritsiko da areto komertzialetara "Miel de Naranjas" Imanol Uriberen azken lana. Espainiako gerraosteko urteetan kokatutako intriga istorio bat da, eta protagonistak Blanca Suarez eta Iban Garate dira. Gainera, Karra Elejalde, Angela Molina eta Eduard Fernandez aktoreak ere agertzen dira.

50eko hamarkadako Espainian gertatzen den istorio bat da, baina ez da gerraosteko urteen kontakizuna, thrillerra baizik.

Imanol Uribe zuzendariak esan duenez, "badago politika atzealdean, baina batzuetan espien pelikula bat ematen du, edo abenturatakoa, eta maitasun istorio bat ere badago".

Eta batez ere, filmak Enrike, Sevillan soldaduska egiten ari den mutil gazte baten abentura eta bilakaera kontatzen du. Eta paper horretan, Iban Garate, aktore euskalduna. Ia nahi gabean, Madrilgo kastin agentzia batek deituta, lortu omen zuen papera.

Bere ondoan, Blanca Suarez, Eduard Fernandez eta Karra Elejalde bezalako aktore ezagunak izango dira. Filmak hainbat sari eta oso kritika onak jaso berri ditu Malagako Zinemaldian, eta ostiral honetan izango da ikusgai zine aretoetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala

Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X