Gotzon Elortza zinemagilea hil da
Gotzon Elortza euskal zinemagilea hil da. Euskal zinemagintzaren aitzindaria izan zen, euskarazko lehen ikusentzunezko dokumentuak egin baitzituen. Hileta asteartean izango da, 20:00etan, Getxoko Erredentore elizan.
Euskal Filmategiak Getxoko zinemagilearen lehen lanak berreskuratu zituen. Interes handiko lana zen, izan ere, berak egin zituen ikusentzunezko lehen euskarazko lanak. Gotzon Elortza Parisen bizi zen 60eko hamarkadan, bere emaztearekin, eta askatasunarentzat, Euskadirentzat eta euskararentzat garai zailak bizi zituen.
Euskal Herriaren ikuspegi orokor bat (Bizkaiarenena, batez ere) erakutsi nahi izan zuen Elortzak haren filmeetan. Gainera, filmeek erakusten dituzten ikuspegi ederrez gain, euskal kulturari buruzko jakituria ere erakutsi zuen. Aberria (1961) filmean Balentin Enbeita eta Jon Lopategi bertsolariak eta Víctor Olaeta dantzaria azaltzen dira, garai hartako euskal kulturaren erakusle ziren zenbait artista.
Irudiaren eta ikusentzunezko hedabideen indarraz jabetu zen egile getxotarra eta euskarak biziraun zezan lan egin zuen, dokumental sail bat eginez. Muga ere hainbatetan gainditu zuen, eszenak eta pertsonaiak grabatzeko.
Bere lanen artean hauek dira esanguratsuenak: "Ereagatik Matxitxakora" (1959), "Aberria (Erria)" (1961), "Avignon" (1963) eta "Elburua Gernika" (1962).
ETB-1 kateak Euskal Filmategiari buruzko EITB Kultura 60 saio berezia eskainiko du gaur, tartean, Gotzon Elortzari egindako elkarrizketa luzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ione Hernandezen "Hermanas" filma Torontoko zinema jaialdian estreinatuko da
Pelikulak EITBren babesa du, eta Bizkaiko eta Madrilgo hainbat tokitan filmatu dute. Elena Anaya eta Emma Suarez aktoreak dira protagonistak.
Mikel Gurrea, Koldo Almandoz eta David Perez Sañudoren film berrienak Zinemaldiko Sail Ofizialean izango dira
“Sants” Mikel Gurrearen filma Urrezko Maskorrerako lehian arituko da Donostiako zinema jaialdian, eta “Azken agurra” Almandozena eta “Sacamantecas” Perez Sañudorena, biak ere euskarakoak, lehiatik kanpo ikusiko dira. Zinemaldiak 74. edizioan pantailaratuko dituen hainbat euskal film aurkeztu ditu, Madrilen.
Oliver Laxe, Tabakaleran, "HU, egin dantza inor begira ez balego bezala" proposamenarekin
Sirāt eta O que arde filmen zuzendariak aurkeztu du, Donostiako zentroan, urriaren 12ra arte ikusgai egongo den erakusketa. Jatorriz Reina Sofía Museorako sortua, instalazioak artistaren azken hamar urteetako filmazioak ditu abiapuntu, Sirāt film sarituaren unibertso bisualarekin lotura dutenak.
Ontziratu al ziren Fuchs anaiak "Winnipeg" barkuan?
Jakina fuchstarrak ez zirela itsasontziratu 2.500 iheslari Espainiako Gerraren osteko krudelkeriatik urrundu zituen Winnipeg barkuan.
Sam Neill zeelandaberritar aktorea zendu da
Jurassic Park sagan Alan Grant paleontologoarena egin zuen aktorea Pianoa eta Urri Gorriaren ehiza filmetan ere agertu zen.
Samantha Hudson espainiar musikaria da Beldurrezko Astearen kartelaren protagonista
Donostiako zinema jaialdiaren kartelak Cinemasub Itsaspeko Zinemaren Nazioarteko Zikloa omendu du, horren 50. urteurrenean. Argazkiaren koordinazioaz Pedro Mambrú arduratu da, eta Javier Bermejo eta Chus Feijóo dira bere egileak.
Ez zinen zu, Lapulapuk hil zintuen zu, Ni inguratzen lehena
Magalhaes filmak Lope de Agirre, Fritzcarraldo, Hernan Cortés, Diego de Ibarra zein Pascual de Andoyagaren antzeko konkistatzaile, menderatzaile, esploratzaile, esplotatzaile, nabigatzaile iluminatuekin zerikusi franko izan zuen Porton jaiotako Fernão de Magalhãesen delirioa azaltzen du.
Brydie O’Connor zuzendariaren "Barbara Forever" dokumentala, 2026ko Zinegoak jaialdiko sari nagusiaren irabazlea
Lanak Barbara Hammer zinegile ezagunaren bizitza, obra eta ondarea aztertzen ditu bere artxiboko materialaren bidez. Aurtengo edizioko filmik nabarmenena izan da, hiru sari irabazi baititu.
"Dekoratua" filmak Paul Grimault saria irabazi du Annecyko zinema jaialdian
Uniko euskal ekoiztetxearen filmak animaziozko zinema jaialdiaren sari garrantzitsuenetan hirugarrena bereganatu du.