Cantet, Costa-Gavras, Ghobadi eta Hallström, Sail Ofizialean
Laurent Cantet, Costa-Gavras, Bahman Ghobadi eta Lasse Hallström zuzendariek osatuko dute Donostia Zinemaldiaren 60. edizioko lehiaketa.
Costa-Gavrasek bi Oscar sari eskuratu zituen Z lanagatik eta Le Capital aurkeztuko du, Laurent Cantetek Foxfire ekarriko du Donostiara 2008an Cannesko Urrezko Palmondoa eskuratu ostean (Entre les murs lanarekin) eta Lasse Hallström zuzendari suediarrak Lars Keplerren izen bereko best sellerra zinemara eraman du. Bahman Ghobadi zinemagile iraniarrak bi aldiz jaso du Urrezko Maskorra Donostian (2004an Turtles can fly lanagatik eta 2006an Niwemang / Half Moon pelikulagatik. Sahel olerkari kurdu-irandarraren istorioa da, 30 urtez gartzelan izan ostean kaleratzen dutenean. Monica Belluci eta Behrouz Vossoughi dira protagonistak.
Hauek dira Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean izango diren azken filmak:
Le Capital (KAPITALA), Costa-Gavras (FRANTZIA)
Costa-Gavras, Oscar baten eta Cannesen eta Berlinen irabazitako sarien jabe, eta hainbat lan klasikoren egile da, besteak beste, Z (1969), État de siège (1972), Missing (1982) eta Music Box (1989). Filmak Marc Tourneuil sikarioari eta bere igoera geldiezinari buruz hitz egingo digu, eta nola egingo den Kapitalaren jaun eta jabe. Zuzendariaren hitzetan: "Kapitalaren mendeko esklabo gara. Hura kolokan dagoenean, gu ere kolokan geratzen gara. Hazi eta garaitu egiten duenean, poztu egiten gara. Nork askatuko gaitu? Guk askatu beharko genuke? Behintzat haren zerbitzura nor dagoen eta zer egiten duen jakin beharko genuke". Filmaren protagonistak Gad Elmaleh eta Gabriel Byrne dira.
FOXFIRE, Laurent Cantet (FRANTZIA-KANADA)
Laurent Cantet zinemagileak Zuzendari Berriak saileko saria irabazi zuen 1999an Donostian, Ressources humaines filmarekin, eta Urrezko Palmorria Cannesen, 2008an, Entre les murs bere aurreko filmarekin. Lan berri honetan, 1953an New York estatuko hiri txiki batean bizi den eta Foxfire izeneko ezkutuko emakumezkoen elkartea sortu duen neska-talde baten erretratua egingo du. Taldeak mendeku-bidaia bati ekingo dio ezinezko amets bat betetzeko: beren arauen eta legeen arabera bizitzea, gerta ala gerta. Raven Adamson, Katie Coseni, Claire Mazarolle, Madeleine Bisson eta Rachel Nyhuus dira protagonistak.
Hypnotisören / THE HYPNOTIST (HIPNOTISTA), Lasse Hallström (SUEDIA)
Lasse Hallström zuzendari suediarrak Mitt liv son hund (1985), The Cider House Rules (1999), Chocolat (2000) eta Salmon Fishing in the Yemen (2011) filmengatik ezaguna, Lars Kepler idazlearen best-sellerra moldatu du bere film berrian. Filmak komisario judizial batek eta hipnotista batek hilketa bortitz baten egilea aurkitzeko egingo duten ikerketa kontatuko digu. Protagonistak Lena Olin, Mikael Persbrandt eta Tobias Zilliacus dira.
FASLE KARGADAN / RHINO SEASON (FASLE KARGADAN), Bahman Ghobadi (TURKIA)
Bahman Ghobadi zinemagile irandarrak bi aldiz irabazi du Urrezko Maskorra Donostian; lehenengoz 2004an, Turtles Can Fly filmarekin, eta bigarrengoz 2006an, Niwemang / Half Moon lanarekin. Bere film berriak Sahel poeta kurdu-irandarraren istorioa kontatuko digu. Hogeita hamar urte kartzelan igaro ondoren, bere emaztearekin elkartzen saiatuko da, baina hark hilda dagoela uste du. Monica Bellucci eta Behrouz Vossoughi dira filmaren protagonistak.
Zure interesekoa izan daiteke
Piztu ziren argi gorriak Hernaniko eskalextrikean
"Argi Gorriak" telesailaren zortzi ataletan, krudela oso da komedia, bizitza nola. Zortzi atal horietan, algarak izozten dizkizute gidoilariek eztarrian.
Stephen Colbertek "Eraztunen jauna" sagako film berria idatziko du, lehen liburuan oinarrituta
Film berria, Eraztunen jauna: eraztunaren komunitatea liburuko lehen kapituluetan oinarrituko da, Peter Jacksonen zinema-egokitzapenean sartu ez ziren kapituluetan, hain zuzen ere.
Martxoak 3 Elkarteak Paul Laverty sarituko du Langilearen Inguruko Zinema Astean
Arkabia Gasteizko aretoa izango da jaialdiaren egoitza, eta eskoziar gidoilaria, Ken Loachen ohiko lankidea, itxiera galan izango da. Zikloan, Estibaliz Urresolak eta Irati Gorostidik ere hartuko dute parte, eta, besteak beste, The Old Oak, Cuerdas eta Contadores ikusi ahalko dira.
Fant zinema jaialdiak Eugenio Mira zuzendaria sarituko du
Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren Film Laburren Sail Ofizialak 19 lan proiektatuko ditu, horietako hamar euskal ekoizpenak. Fantasiazko zinemaren jaialdiaren 32. edizioa maiatzaren 8tik 16ra egingo dute.
Crossover jaialdiak Donostia telesailen hiriburu bihurtuko du aste honetan
Bederatzigarren edizioak estreinaldiak, topaketak eta larunbatera arteko jarduerak bilduko ditu, euskarazko programazio zabalarekin.
Chuck Norris hil da
Aktorearen ibilbidea arte martzialei lotuta dago. 90eko hamarkadan, Walker Texas Ranger telesailak arrakasta eman zion.
Iñarritu: "Kamera ikusleari eman diot eta bakoitzak esperientzia ezberdina biziko du"
Alejandro Gonzalez Iñarritu zinemagile mexikarrak "Carne y arena" instalazioa aurkeztu du EITBren Bilboko egoitzako 5. platoan. Zuzendariak espazio honetan sortzen diren sentsazio eta bizipenak azaldu dizkigu.
Iñarrituren "Carne y arena", mugan hara-hona
“Carne y arena” EITBren Bilboko egoitzan ekainaren 20ra arte bisitagai dagoen murgiltze instalazioan, Alejandro Gonzalez Iñarritu mexikar zinemagileak bultza egiten dio bisitariari besteen zapatetan sartzeko, une batez ezdeusei bidean lagundu eta mugan hara-hona ibiltzeko, errealitatetik fikziora, haragitik pixelera, hareatik zulora eta gizatasunetik ankerkeriara.
Albiste izango dira: Oscar sariak, EAEko aireportuen kudeaketari buruzko bilera Madrilen eta udal hauteskundeak Ipar Euskal Herrian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Aldarrikapen politikoek ez dute Oscarren bataila irabazi
Munduko egoera geopolitiko eta humano aldrebesak ez du Conan O’Brienek aurkeztu duen galako erdigunea hartu, Javier Bardem espainiar aktoreak gerraren kontra eta Palestinaren askatasunaren alde eginiko aldarri argiaz haratago.