Clint Eastwood eta Russell Crowe, borrokan
Clint Eastwood eta Russell Crowe aktoreak dira aste honetako protagonistak zinema-aretoetan: "Golpe de efecto" eta "El hombre de los puños de hierro" pelikulak estreinatzen dituzte, hurrenez hurren. Gainera, Jorge Torregrossaren lehen lana, 'Fin', 'César debe morir' italiarra eta 'Persiguiendo Mavericks' surfaren inguruko lana ere estreinatuko dituzte.
Clint Eastwoodek baseball-arekin bat egiten du "Golpe de efecto" pelikulan. Gus Lobelen papera hartzen du, talentu bilatzaile zahar bat eta alabarekin batera bidai bat egiten du (Amy Adams aktoreak egiten du Eastwooden alabaren papera) eta bere birsortzea suposatzen du.
Russell Crowek, RZA musikariak, Lucy Liuk eta Rick Yunek "El hombre de los puños de hierro" estreinatzen dute, biolentzia, odol eta sexu dosi handiekin.
Maribel Verdú, Daniel Grao eta Clara Lago dira "Fin" pelikularen protagonistak Andres Velencoso aktorearen lehen pelikulan. Jorge Torregrossak zuzendari moduan egiten duen lehen pelikula da eta David Monteagudoren izen bereko eleberrian oinarritzen da.
Paolo eta Vittorio Taviani anaiek "César debe morir" aurkezten dute. Preso talde bat da protagonista eta Shakespeareren lan ezaguna taularatuko dute, ohorea eta ausardia jokoan ipiniz.
Adrien Brody eskolara bueltatzen da "High School" pelikulan. Marihuana trafikatzaile baten papera egiten du eta bi gazteren gonbitea jasota, institutu guztia bere bezero izatea lortzen du.
Philip, Lars eta Jozef Robrecht Vanden Thoren, Gilles de Schryver eta Tom Audenaert dira, hurrenez hurren, "Hasta la vista" lanean. Espainiara bidaiatzen duen gazte talde bat da, birjintasuna galdu eta ardo onaz gozatzeko.
"Persiguiendo Mavericks" Jayren abentura da, gazte surfzale bat. Olaturik handiena hartzen saiatuko da, bere izena historian ipintzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Imanol Uribek jasoko du Giza Eskubideen Donostiako Zinemaldiaren sari berezia
Palestine 1936 filmak inauguratuko du eta Rebuilding filmak itxiko du zinema jaialdiaren 23. edizioa.
Fant jaialdiak Bruno Martin saritu eta erakusketa eskainiko dio Nere Torrijos jantzi-diseinatzaileari
Fantasiazko Zinemaren Bilboko Jaialdiak madrildar zuzendari, gidoilari eta aktoreari emango dio FANTrobia, zinemako eragile berrien saria, eta Planoz Kanpo saila estreinatuko du, zinema industriaren inguruko jarduerei eskainitakoa.
Ikus-entzunezkoen euskal sektorea zinema akademia propio bat eratzeko aukera lantzen hasi da
Sektoreak aitortu du apirilaren 23rako dutela hitzordua jarrita, gogoeta prozesuari ekiteko. Nolanahi ere, "topaketa itxia eta erabat profesionala" izango dela argi utzi dute, eta horregatik, prozesua "errespetatzeko" eskatu diete komunikabideei. "Kanpoko dinamikek" ekimena "baldintzatzea" saihestu nahi dute.
Punto de Vistak 90 pelikula eskainiko ditu 20. urtebetetzea ospatzeko
Film dokumentalen Iruñeko jaialdiak 66 emanaldi prestatu ditu, apirilaren 20tik 25era emateko. EITBk film labur onenaren saria emango du, eta Ziarraize eta Kukuaren kanta lanak dira, besteak beste, horretarako hautagai.
Apika Labek bultzatuko dituen ikus-entzunezko sei proiektuak hautatu dituzte
Euskal ikus-entzunezko lanei zuzendutako babes eta laguntza programa publikoak Pedro Fuentes, Tamara García Iglesias, Aitor Azurki, Alvaro Arbina eta Joana Moyaren azken lanak bultzatuko ditu.
Ia milioi bat ikusle izan dira urteko lehen hiruhilekoan EAEko zinema aretoetan
“Torrente presidente” izan da film ikusiena tarte horretan, martxoaren 13an estreinatu bazen ere. “La asistenta”, “Avatar: Fuego y ceniza”, “Hamnet” eta “Cumbres borrascosas” pelikulek osatzen dute bost ikusienen zerrenda.
Bero egiten du Laponian
Zinemara goazen bakoitzean, hitzarmen bat sinatzen dugu pelikularekin: engaina nazazu gozoki, prest nauzu.
Silver Film Festivalek Elena Irureta omenduko du
Jaialdiaren laugarren edizioa apirilaren 20tik 24ra egingo dute, Bilbon, eta 16 filmen proiekzioa, solasaldiak eta hitzaldiak antolatu dituzte. Maiatasuna eta sexua adinari begiratu gabe bizitzeko gonbita egingo du, bost egunez.
"Itzalak argitzen": Euskal zinemaren lau klasikoren zaharberritze prozesua erakusten duen dokumentala
Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok Itzalak argitzen dokumentala ondu dute, 80ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertain zaharberritzeko prozesua dokumentatu ostean: Hamaseigarrenean, aidanez (Anjel Lertxundi, 1985), Zergatik panpox (Xabier Elorriaga, 1985), Ehun metro (Alfonso Ungria, 1985) eta Oraingoz izen gabe (Jose Julian Bakedano, 1986). Euskadiko Filmategiaren Euskal Zinema zikloan estreinatuko da.
Euskadiko Filmategiak ondareari eta emakumeen zinemagintzari eskainiko die Euskal Zinema zikloa
Datozen hiru hilabeteetan Gasteizen, Donostian eta Bilbon egingo den zikloan, Itzalak argitzen estreinatuko dute, besteak beste, 1980ko hamarkadaren erdialdean ekoitzitako lau film ertainen zaharberritze lanei buruz Koldo Almandozek eta Gorka Bilbaok egin duten filma.