Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tony Leblanc aktorea hil da, 90 urte zituela

Madrileko bere etxean zendu da, 16:30ean, bihotza geldituta. Hil-kaperak 09:00etan zabaldu ditu ateak Madrileko Fernando Fernan Gomez antzokian.
Tony Leblanc Madrileko bere etxean hil da. Efe.

Tony Leblanc aktore espainiarra Villaviciosa de Odoneko etxean hil da, Madriletik gertu, 90 urte zituela. Heriotza bihotza geldituta etorri zaio, familiaren arabera.

Leblanc larunbateko 16:30ak aldera zendu da eta hil-kapera 09:00etan ireki dute Madrileko Fernando Fernan Gomez antzokian.

Zinearen Akademiak ere heriotzaren berri eman du Twitterren bidez. "Gure oroimena aktore handiarekin da, eta familiari eta lankideei doluminak adierazi nahi dizkiegu", esan dute,

Ignacio Fernandez Sanchez Leblanc Madrilen jaio zen 1922ko maiatzaren 22an, eta 1950 eta 1970 artean aktore ospetsuenetakoa izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Neguan joareak ozen entzuten diren ibar batean, Aiarak joaldun izatearekin amesten du.
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Kimuak katalogoko film laburrak aukeratu dituzte

Zazpi film labur hauek hautatu dituzte euskal film laburrak sustatu eta zabaltzeko: ‘Aho beltza' (Alba Lozano), 'Al otro lado' (Pablo Esteo, June San Sebastián, Leyre Fernández, Antton Gorroño, Leire Martínez, Irune Aguirreazaldegui eta Javier Martínez), 'Bitartean, gero' (Raúl Barreras), 'Hemen gaude' (Sébastien Boulard), 'High River' (Daniel Alegrete), 'Joare Tte' (Ekaitz Bertiz) eta 'Los Divulgators' (Pablo Hernando Esquisabel).

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zinemaldiko kartel berriek zinemako zenbait ogibide dituzte protagonista gisa

Ricardo Darin aktore, ekoizle eta zuzendaria izango da Donostiako Zinemaldiaren 74. edizioko kartel ofizialaren protagonista. Jaialdia 2026ko irailaren 18tik 26ra bitarte egingo da. Kartelak Donostiako Wallijai estudioak diseinatu ditu. Darin protagonista den kartelaren kasuan, collagea sortu dute 2024an hartutako erretratu batetik abiatuta. Poster ofizialarekin batera, gainerako sekzioetako kartelak ere eman dira ezagutzera, zinemagintzako ogibideei omenaldi egin nahian. Hala, Darinen irudia duen posterrak interpretaziora garamatza, eta gainerakoek, berriz, honako hauekin dute zerikusia: gidoia (New Directors), soinua (Horizontes Latinos), zuzendaritza (Zabaltegi-Tabakalera), muntaia (Perlak), arte-zuzendaritza (Nest), makillajea (Culinary Zinema), efektu bereziak (Zinemira) eta ekoizpena (Made in Spain). Kartel horiei Klasikoak ekimeneko hiru kartelak gehituko zaizkie laster. Aurten, Jose Giovanni zinegile, eleberrigile eta gidoilari frantsesa omeduko dute hiru kartel horien bidez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X