Jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Spielberg epaimahaiko presidente izango da Canneseko zinemaldian

Maiatzaren 15etik 26ra izango da. Spielberg Cannesera itzuliko da, 1974an 'Sugarland Express' pelikularekin gidoi onenaren saria jaso ostean.
Steven Spielberg, Oscar sarietan. Argazkia: EFE

Steven Spielberg zinemagile estatubatuarra epaimahaiko presidente izango da Canneseko zinemaldiko hurrengo edizioan, maiatzaren 15etik 26ra. 66 urteko zuzendaria Cannesera itzuliko da, 1974an 'Sugarland Express' pelikularekin gidoi onenaren saria jaso ostean.

"Munduko jaialdi garrantzitsuena da Cannes. Horrrela, zinema kulturen eta belaunaldien gainetik dagoela esaten jarraitu dezakegu", adierazi du Spielbergek, antolatzaileek bidalitako oharrean. "Lincoln" filmeko zuzendariak Nani Moretti italiarraren lekua hartuko du. Canneseko zinemaldiak "nazioarteko zinema defendatu" duela esan du Spielbergek.

Epaimahaiko presidente izatea "ohore handia" da, Spielbergen hitzetan: "zinema munduaren lengoaia da eta hori etengabe frogatu du jaialdiak". Gilles Jacob zinemaldiko zuzendariak esan duenez, aurten 66. edizioa beteko du Canneseko jaialdiak eta, esan duenez, "la croisette"ko "ohiko figura" da Spielberg.  "ET" filma mundu mailan estreinatu zuten 1982an eta horrek "lotura handiak" lortzen ditu, jaialdiko zuzendariak esan duenez.

Jacobek aitortu du hainbatetan bidali diola proposamena Spielbergi, baina beti errodaje prozesuan harrapatzen zuela. Duela bi urte, "akordioaren hasiera" heldu zen Spielbergekin eta azkenean akordioa heldu da, Thierry Fremaux jaialdiko ordezkariak esan duenez.

Zure interesekoa izan daiteke

"M8 - IKUSI ETA IZAN" lanaren egilea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estibaliz Urresola Solaguren: “Zinema pantaila ispilu bat bezalakoa da”

Laudioar zinemagileak erreferenteen gorazarrea egin du “M8 - Ikusi eta Izan” EITBk sustatutako ekimenean. Hiru minutuko fikzioan, 26 euskal emakume zuzendariren filmen txatalak josi ditu, erreferente feministei eta zinemaren munduari buruzko hausnarketa egiteko. Estibaliz Urresola Solagurenen (20.000 especies de abejas, Cuerdas…) ikus-entzunezko pieza Primeran plataforman ikus daiteke. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X