Estreinaldiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tom Cruiseren, Bardemen eta Al Pacinoren film berriak heldu dira

'Oblivion', 'Alacrán enamorado' eta 'Tipos Legales' lanez gain, Terrence Malicken berria, 'To the wonder' eta Demi Mooreren eta Miley Cyrusen berria, 'LOL', zinema-aretoetara heldu dira.
18:00 - 20:00
Denetarik dugu zineman: melodrama, zientzia-fikzioa eta komedia

Tom Cruise espazio-ontzi artean heldu da estreinaldietara, "Oblivion" lanarekin. Gainera, "Alacrán enamorado" (Javier Bardem), "Tipos Legales" (Al Pacinoren eta Christopher Walken) eta Terrence Malicken film berria heldu zaizkigu, besteak beste.

Tom Cruisek espazio-ontziak zaharberritzen ditu "Oblivion" lanean, "TRON: Legacy" filmaren ostean Joseph Kosinskik egindako bigarren filmean. Morgan Freeman, Olga Kurylenko eta Melissa Leo ere aktore-zerrendan ageri dira, eta Lurrean kokatzen da, baina 70 urte barru. Fikziozko abentura zientifikoa da, eta Jack Harperren bizitza du oinarri. Estralurtarren aurkako gerra atomikoa izan ostean suntsituta dagoen planetako azken profesionaletako bat da Harper.

Espainiako zinemara itzuli da Javier Bardem "Alacrán enamorado" lanarekin, Santiago Zannou zuzendari madrildarraren eskutik. Solis izeneko faxista baten papera hartzen du Javier Bardemek, Carlos bere anaiak 2007an idatzitako izen bereko eleberrian oinarritutako pelikulan. Alex Gonzalezek eta Miguel Angel Silvestrek ere parte hartu dute; Bardemek zuzentzen duen neonazi taldeko kideak dira filmean.

Fisher Stevenek "Tipos legales" zuzendu du, eta Al Pacino, Christopher Walken eta Alan Arking aukeratu ditu protagonista. Bi kriminal zaharren istorioa da: bata bestea hiltzeko kontratatu dute, akziozko komedia estatubatuar honetan. Azken gau batez disfrutatzea erabakiko dute, eta, Poliziatik ihesean dabiltzan bitartean, beren bizitzez hausnartuko dute.

Lisa Azuelos frantziarrak "LOL" komedia erromantikoa zuzendu du: Miley Cyrus eta Demi Moore ama-alabek nork bere mutil-lagunarekin hautsi dute. Ashley Greene ("Twilight" sagakoa) ere pelikulan agertzen da, eta amodio berrien bila abiatuko dira hirurak, nerabe zein heldu, bizitzen jarraitzeko.

Terrence Malickek ("The Tree of life") pelikula berria estreinatu du, "To the wonder": Ben Affleck, Olga Kurylenko eta Rachel McAdams ditu protagonista, eta Javier Bardemek parte-hartze txikia du. Urrezko Palma eskuratu zuen iaz Malickek, Canneseko zinemaldian, "The Tree of life" pelikularekin. Neilen eta Marinaren bizitzan oinarritzen da, St. Michel irlarekin maiteminduta dagoen bikotea. Bikote moduan, lehen krisialdia igaroko dute bertan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i

Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan.  Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean.  Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X