Heriotza
Gorde
Kendu nire zerrendatik

James Avery aktorea zendu da

'The Fresh Prince of Bel-Air' telesailean osaba Philen pertsonaia egiteagatik lortu zuen ospea aktoreak. Los Angeleseko ospitale batean hil da, bihotzeko arazoen ondorioz.
James Avery aktorea. Argazkia: IMDB
James Avery aktorea. Argazkia: IMDB

James Avery aktorea hil da, Los Angeleseko ospitale batean, bihotzean zituen arazoengatik ebakuntza bat egin ostean. Averyk "The Fresh Prince of Bel-Air" telesailean osaba Philen pertsonaia egiteagatik lortu zuen ospea.

Alfonso Ribeiro, telesailean Carlton pertsonaiarena egiten zuena, izan da albistearen berri eman duena. Twitterren argitaratu du mezua: "Oso triste nago James Avery hil delako. Bigarren aita bat izan zen niretzat. Haren falta sentituko dut".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X