Mikel Rueda bilbotarra, Malagako zinemaldiko Sail Ofizialean
"A escondidas" Mikel Ruedaren bigarren film luzea Malagako hamazazpigarren zinemaldiaren Sail Ofizialean lehiatuko da, martxoaren 21etik 29ra. Harekin batera, beste hamabost film izango dira, besteak beste Emilio Aragon, Alex Pina eta Pau Teixidor zuzendarienak.
"Izarren argia" egin ondoren, Mikel Ruedak Rafa (Germán Alcarazu) eta Ibra (Adil Koukouh) gazteen istorioa kontatzen du. Ibrahim marokoar gaztea alderrai dabil, galduta, hiri handi baten aldirietako errepide batetik. Esan berri diotenez, bi egun falta dira herrialdetik egotz dezaten, eta, horren aurrean, motxila hartu eta ihes egin du. Bakarrik dago. Ez dauka nora joan.
Rafa, bestalde, dantzaleku bateko komun batera sartu berri da, korrika. Ezin du gehiago. Kirikoak dantzan dabil azkenaldian. Kanpoan, Marta aurkituko du, baina eman dezakeena baino gehiago espero du berarengandik neskak.
Bilboko auzoetan sei astez filmatutako istorio honetan, Joseba Ugalde, Eder Pastor, Moussa Echarif, Mansour Zakhnini, Ana Wagener eta Álex Angulo aktoreek parte hartu dute.
Mikel Rueda 1980an jaio zen, Bilbon, eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu eta gero, "Vaya Semanita" ETBko saioko produkzioan lan egin, eta New York Film Academyn ikasi zuen; "Present Perfect" film laburra bertan egin zuen, eta 30 jaialditan baino gehiagotan saritu zuten. Handik gutxira, "Izarren Argia" filma egin eta Donostiako Zinemaldian parte hartu zuen, Zuzendari Berrien atalean. Gainera, beste bi gidoi ditu esku artean: "El año que cayó el muro", Eusko Jaurlartizaren Gidoietarako Laguntza jaso duena, eta "Iceland" aurrekontu txikiko proiektua, aurten erakutsiko duena.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko aktoreen sindikatuak bultzada eman dio "Sinners"i
Oscar sarietarako bi aste falta direla, banpiroen dramak film onenaren saria irabazi du bart SAG-AFTRA Hollywoodeko aktoreen sindikatu nagusiaren sarien 32. edizioan. Michael B. Jordanek aktore onenaren saria jaso du 'Sinners' filmean egindako lanagatik, Leonardo DiCaprio (One Battle After Another), Ethan Hawke (Blue Moon), Jesse Plemons (Bugonia) eta Timothée Chalameten (Marty Supreme) aurrean. Emakumezkoen atalean, Jessie Buckley irabazi du saria, Hamnet filmean egin duen paperari esker.
Alauda Ruiz de Azua: "Ametsetako gaua da"
Barakaldar zinemagilea pozik agertu da "Los domingos" filmak bost Goya sari irabazi eta gero.
Jose Ramon Soroiz: "Puztuta, bete-bete eginda nago"
Legorretar aktoreak gizonezko aktore protagonista onenaren Goya saria irabazi du Bartzelonan, "Maspalomas" filmean egindako lanagatik.
Nagore Aranburu: "Poz-pozik nago"
"Los domingos" filmean egindako lanari esker antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren Goya saria jaso berritan, azpeitiar aktorearekin hitz egin dugu. "Oso gauza politak pasatu zaizkit, eta oso eskertuta nago", esan du.
Ibone Bengoetxea harro agertu da Goya sarietan euskal zinemari egindako aintzatespenagatik
Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakariorde eta Kultura sailburuak sektorearen talentua eskertu du, eta hori bultzatzen duen ekosistema nabarmendu du, erakundeen babesaz harago.
Euskal zinemak urte handia ospatuko nahi du gaur Bartzelonan
Euskal zinemako ekoizpen eta profesionalek Goya sariak irabazteko aukera izango dute gaur gauean, Espainiako Zinema Akademiaren galan. Guztira, 47 izendapen jaso dituzte, 28 kategorietko 23tan.
Euskal zinemak urte oparoa biribildu nahi du Goyetan
Espainiako Zinema Akademiak bere sariak emango ditu larunbat iluntzean, Bartzelonan. Euskal ekoizpen eta profesionalek 47 izendapen jaso dituzte, eta “Los domingos” eta “Maspalomas” filmek, esate baterako, Donostiako Zinemaldian abiatu zuten bide arrakastatsua osatu nahi dute.
Teddy hartza eta Sebastiane patroia, festan eta borrokan Berlinen
Iván & Hadoumek irabazi zuen Berlinen Teddy sari 40.a. Merezi duelako. Zergatik? Polita bezain mikatza delako. Eta pantailaratzen dituen galdera guztietarako erantzunik ez duelako.
Alauda Ruiz de Azua: "Ez da ohikoa film bat elkarrizketa zinematografikoan ez ezik, sozialean ere egotea"
Arantza Ruizek Alauda Ruiz de Azua elkarrizketatu du ETB2ko "12 minutos" saioan. "Los domingos" filmaren zuzendariak arrakasta nola ari den bizitzen eta datorren larunbatean ospatuko den Goya sarien galari begira nola dagoen azaldu du.
"One Battle After Another" izan da BAFTA sarietako irabazle nagusia, sei maskara lortuta
Robert Aramayo euskal jatorriko aktore ingelesak lortu du aktore onenaren saria I Swear filmean egindako lanagatik. Aramayok bi BAFTA jaso ditu, gainera, berari eman baitiote "izar errebelazioaren" kategorian ere garaikurra.