Zinema fantastikoaren jaialdia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jorge Doradok jasoko du Fantrobia saria, Fant zinemaldian

Bilboko jaialdiaren antolatzaileek madrildar zuzendariari emango diote urtero fantasiazko zinemako zuzendari esanguratsu bati ematen dioten saria.
Jorge Dorado zinemagilea director
Jorge Dorado zinemagilea director

FANT Bilboko Zinemaldi Fantastikoaren antolatzaileek Fantrobia sariaren, urtez urte genero fantastikoan nabarmentzen ari den zinegile bati zuzendutako golardoaren, aurtengo irabazlearen izena jakinarazi dute: Jorge Dorado madrildarrak bereganatuko du. Film laburretan egindako ibilbide arrakastatsuaren ondoren, Doradok bere lehen film luzea estreinatu berri du, "Mindscape".

Jorge Dorado (Madril, 1976) Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Zenbait konpainia handiren publizitate-kanpainetan lan egin du, eta zuzendaritzako laguntzaile ere aritu da, film hauetan: "Moulin Rouge " (Baz Luhrmann);   "La mala educación " eta "Hable con ella " (Pedro Almodóvar); "El espinazo del diablo" (Guillermo del Toro). Juan Carlos Fresnadillo eta Manuel Gómez Pereira zuzendariekin ere lan egin du.

"Nuevos tiempos" (2010) dokumentala zuzendu du, baita "El otro" Medina del Campoko 2011ko Zinema Jaialdian saritutako film laburra ere. Beste film labur asko zuzendu ditu, eta "La guerra" (2005) izenburukoaz, Goya Sarietarako izendapen bat lortu zuen.

"Mindscape" (2013) bere lehen film luzeari esker, zuzendari berriaren Goya sarirako izendapena lortu du dagoeneko. Istorioak besteen oroitzapenetan sartzeko gaitasuna duen gizon bat du ardatz: neska gazte distiratsu bezain gatazkatsu baten kasua ikertzeko enkargua egin diote, soziopata hutsa ala trauma baten biktima den zehazteko asmoz.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X