'A serious comedy'
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lander Camarerok komedia erein du Iraken

Bilbotar zuzendariak fikzioa eta dokumentala nahasi ditu "Iraken 30 urtean egindako lehen komedian", 29 bat minutuko film labur batean.
18:00 - 20:00
Lander Camarerorekin, Iraken filmatu duen komediaz berriketan

Barre egiteko, ausardia behar da Iraken, eta zinemagile gutxik ekiten diote gaur egun, indarkeriak odulustu duen herrialdean, komedia bat egiteko erronkari. Bada, Lander Camarero bilbotarrak "A serious comedy" zuzendu du bertan, "irakiarren inguruan kanpoan dugun ikuspegia aldatu eta herrialde horretarako zinema ekoizpenera komedia itzuli nahi duen proiektua".

Camarero Kimuak katalogoaren azken bilduman aukeratu zuten zuzendariaren azken filma 29 minutuko film laburra da, eta fikzioa eta dokumentala nahasi ditu bertan: irakiar talde batek, kanpoan ikusten duten moduaren nekatuta, komedia bat filmatuko du, irudipen hori aldatzeko ez ezik, herrialdeko zinemagileei komediak egiteko gogoa itzultzeko ere.

Egitasmoaren jatorrian bilbotar zinemagilearen eta Nizar Rawi Iraq Short Film Festival jaialdiko zuzendariaren arteko adiskidetasuna dago. Palermoko zinemaldian ezagutu zuten elkar, duela urte pare bat, eta, hitz-aspertuan ari zirela, Nizarren kezka azaleratu zeu: "30 urte izango dira dagoeneko Iraken azkenekoz komedia bat egin zutenetik. Pelikula gehienak tragediak dira, eta gerren nondik norakoak aletzen dituzte".

Elkarrizketa horiek bultzatuta, Lander Camarerok istorioa ikus-entzule guztiei erakusteko konpromisoa hartu zuen, eta udan abiatu zuten azken txanpan den proiektua.

Iraken bi hilez filmatu eta gero, Nafarroan bukatu zituzten grabazioarekikoak, Asiako herrialdean zaila baita, noski, kanpoaldean grabatzea. Proiektuan zehar, Omanen, Arabiar Emirerrian eta Iraken ere lan egin dute dagoeneko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Argi gorriak” seriea martxoaren 20an estreinatuko da Primeran plataforman

Itziar Ituño protagonista duen komedia garratza ordu erdiko zortzi atalez osatuta dago. Martxoaren 18an hiru atal estreinatuko dituzte, Kursaalen. Alex Merino, Alejandra Arróspide eta Alberto Gastesi dira seriearen sortzaileak, eta Gastesik berak zuzendu du. Antzeztaldea Iñigo Gastesi, Yangxi Chen, Iñigo Rodríguez, Klara Badiola, Miren Gaztañaga, Sara Cozar, Ziyi Yang, Guiomar Puerta, Aitor Beltran eta Jon Lukas Puertas aktoreek osatzen dute. Elena Mugika izeneko bikoizketako aktorearen rola betetzen du Itziar Ituñok. Bere urterik sutsuenak atzean utzita, errutinan murgilduta bizi da. Baina iktusa izan duen eta heriotza-mehatxu arriskutsu batean nahastuta dagoen senar ohiaren itzulerak dena aldatuko du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X